Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Gazteek erraz lortzen dute droga eta gehiago kontsumitzen

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1976. alea
2005-01-23
alde 0    kontra 0

Aurreko astean drogen erabilerari buruzko inkestak mahai gainean jarritako datu batzuk komentatu nituen. Eta kontsumoko zifra ikaragarri horiek kontrastean daude gazteek gaur egun drogaz duten informazioarekin, inkestatutako gazteen %48,3k ongi informatuta daudela baitio, orain 10 urtekoak baino bi aldiz gehiago. Zer gertatzen da, orduan? Agian ez dituzte geure mezuak sinesten, eta horrek zerbait esan beharko liguke guraso nahiz hezitzaileoi: hizkera egokiagoa erabiltzen hasi beharko dugu, beren mentalitatearekin gehiago asmatzen duena, moralina txatxuak eta zigor/sari bikotearen gainean eraikitako eskema zaharkituak gaindituz. Inkesta egin aurreko hamabi hilabeteetan inkestatuak izan ziren 25.521 ikasleen %6,8k kokaina probatu zuen, eta %36k cannabisaren eratorriren bat, azken hau baita ikasleen artean zabalduena dagoen droga -egia esan, gazte askok ez dute drogatzat, egunero kontsumitzen den beste substantzia bat bezala baizik-.

- Alkohola da 14 urtetik 18ra bitarteko adoleszenteek gehien kontsumitzen duten droga. Inkestatuen %80k alkohola kontsumitu du azken hamabi hilabeteetan.

- Tabakoa da gazteentzat garrantzirik gehien duen substantzia psikoaktiboa, alkoholaren atzetik. Eta unibertsitatera joan aurreko gazteen artean, normalean kontsumitzen dutenak %33 dira.

- Cannabisa da ikasleen artean zabalduena dagoen droga "ilegala" ûilegala gizartearentzat, beren mentalitatea oso bestelakoa baita puntu honetanû, eta pertsona helduagoek baino askoz ere gehiago kontsumitzen dute. Azken hilabeteetan %36k dio cannabisa kontsumitu duela, orain 10 urte adoleszenteean %18k besterik kontsumitzen ez zuen bitartean.

- Kokaina. Gaur egun 14-18 urteko gazteen %6,8k kontsumitzen du; 1994. urtean %1,7 besterik ez ziren.

- Beste droga batzuk. Mantendu edo jaitsi egin da estasiaren kontsumoa (%2,4), errezetarik gabeko lasaigarriena (%4,6) edo haluzinogenoena (%2,9).

Kezkagarriena, zifrekin batera, substantzia horiek guztiak zein erraz lor daitezkeen da. Inkestatutako %60k uste du eguneroko giroan -eskolan, aisia-lekuetan eta antzekoetan- nahiko erraz lor daitezkeela droga horiek.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1975
 
azala1974

1976 zenbakia.
2005ko urtarrilaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia