Astekaria

 Txandan 

Autokonplazentziaz

Castillo Suarez

Castillo Suarez


1976. alea
2005-01-23
alde 0    kontra 0

Aitortzen dut: Civicaneko erabiltzaile txartela egin nuen aspaldi eta Baluarteko abonua ere badaukat. Kultur hartzaile konpultsiboa naizen aldetik, Nafarroako kultur azpiegitura handienetako -eta handikeriaz ari naiz- erabiltzailea naiz, beraz: Caja Navarra fundaziokoa bata eta Baluarte fundaziokoa bestea, biak ere Nafarroako Gobernuaren ingurukoak. Egia esan, mentalizaturik joaten naiz batera zein bestera; zoritxarrez Nafarroako euskaldun asko ûeuskaldun gisaû mentalizaturik joaten gara foru erakundeetara.

Bi fundazio horietatik igortzen dizkidaten paperezko euskarrietan euskarak tartetxo bat izaten du: sinbolikoki, baina agertu egiten da euskara. Eta agertzeak izorratzen nau gehien, ez agertzeak baino askoz gehiago. Amorratzen nau badakidalako Nafarroako hizkuntzei buruzko gogoeta egin dutela, euskara kontuan hartu dutela gogoeta horren baitan, eta toki murritza eman diotela propio. Euskararen existentziaz jabetzen da gobernua, aitortzen du existitzen dela, baina inoiz ere gaztelaniaren maila berean. Autokonplazentziaz erabiltzen du euskara, ez begirunez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1975
 
azala1974

1976 zenbakia.
2005ko urtarrilaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia