Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-01-23 -- 1976.zenb

Jakoba Errekondo

Aurrekoaren hariari kiribilduta, askatu ezinik gaurkoa. Landareak bere horretan mugitzen direnari, alegia. Mugimendu batzuk latinetik datorren "circadiano" hitzarekin ezagutzen dira, "gutxi gora-behera eguna" adierazten du eta eguneroko edo sasoieroko zikloari lotutakoak dira: landareek, aurrez, jokaera biologiko batzuk lotuta dituzte eta ingurumeneko baldintzen sustapenaren arabera aldaketak garatuko ditu. Ingurumeneko eragile nagusiak argia eta tenperatura dira. Hauen aldaketak medio, landareak hostoak mugitu egingo ditu, loraldia abiarazi, loreak ireki edo itxi, haziak erne edo ez... Ekiloreak (Helianthus annuus) egunsentiko argimugatik arratseko ilunbistara arte eguzkiari jarraitzen dio. Gau-loreak (Mirabilis jalapa) uda gorrian, argi itsutik ihesi, ilunpe gozoan irekitzen ditu lore lurrintsuak eta eguna argitu orduko itxi; zenbait tokitan "putitas" deitzen diote...

Nastia da beste higitze baten izena. Landare intsektujaleek, adibidez, hostoaren gainean edo lorearen barruan haietakoren bat sentitu orduko iheserako bidea galaraziko dion mugimendua burutuko du ondoren lasai-lasai jateko. Eraso batetik babesteko landareak gauzatzen duen erantzuna ere izan daiteke, mimosa barietate batena da adibide ezagunena: mainontzi eta lotsatia da, Mimosa pudica, eta hostoa ukitu eta di-da bere gainean biltzen du; berde eskasagoa azalduz hostoak jatera inguratu den animaliari ziria sartu eta limurtzeko, apika.

Mimosa aitatu eta oraingoxeko neguaren bihotza datorkit gogora. Urte berriko jaietako katolikoen erregeen pastelaren azahar usain artean loratu da aurten ere, dagoenerako, bestetxeko edo etxekoneko mimosa. Urrutira gabe ere Sanjose lore laruak harro zabalduta. Honi udaberri-lore goiztiarra ere deitzen zaio, negu-neguan izanagatik udaberria iritsia baita. Eguna luzatzen ari da eta geuk baino lehenago igarri diote landareek. Hori bai mugimendua!

Jabier Agirre

Aurreko astean drogen erabilerari buruzko inkestak mahai gainean jarritako datu batzuk komentatu nituen. Eta kontsumoko zifra ikaragarri horiek kontrastean daude gazteek gaur egun drogaz duten informazioarekin, inkestatutako gazteen %48,3k ongi informatuta daudela baitio, orain 10 urtekoak baino bi aldiz gehiago. Zer gertatzen da, orduan? Agian ez dituzte geure mezuak sinesten, eta horrek zerbait esan beharko liguke guraso nahiz hezitzaileoi: hizkera egokiagoa erabiltzen hasi beharko dugu, beren mentalitatearekin gehiago asmatzen duena, moralina txatxuak eta zigor/sari bikotearen gainean eraikitako eskema zaharkituak gaindituz. Inkesta egin aurreko hamabi hilabeteetan inkestatuak izan ziren 25.521 ikasleen %6,8k kokaina probatu zuen, eta %36k cannabisaren eratorriren bat, azken hau baita ikasleen artean zabalduena dagoen droga -egia esan, gazte askok ez dute drogatzat, egunero kontsumitzen den beste substantzia bat bezala baizik-.

- Alkohola da 14 urtetik 18ra bitarteko adoleszenteek gehien kontsumitzen duten droga. Inkestatuen %80k alkohola kontsumitu du azken hamabi hilabeteetan.

- Tabakoa da gazteentzat garrantzirik gehien duen substantzia psikoaktiboa, alkoholaren atzetik. Eta unibertsitatera joan aurreko gazteen artean, normalean kontsumitzen dutenak %33 dira.

- Cannabisa da ikasleen artean zabalduena dagoen droga "ilegala" ûilegala gizartearentzat, beren mentalitatea oso bestelakoa baita puntu honetanû, eta pertsona helduagoek baino askoz ere gehiago kontsumitzen dute. Azken hilabeteetan %36k dio cannabisa kontsumitu duela, orain 10 urte adoleszenteean %18k besterik kontsumitzen ez zuen bitartean.

- Kokaina. Gaur egun 14-18 urteko gazteen %6,8k kontsumitzen du; 1994. urtean %1,7 besterik ez ziren.

- Beste droga batzuk. Mantendu edo jaitsi egin da estasiaren kontsumoa (%2,4), errezetarik gabeko lasaigarriena (%4,6) edo haluzinogenoena (%2,9).

Kezkagarriena, zifrekin batera, substantzia horiek guztiak zein erraz lor daitezkeen da. Inkestatutako %60k uste du eguneroko giroan -eskolan, aisia-lekuetan eta antzekoetan- nahiko erraz lor daitezkeela droga horiek.

Joxerra Aizpurua


Itsas ura merkeago gezatzen duen teknologia

Askotan esan izan da itsas ura gezatzea izan daitekeela munduan dagoen ur beharra asetzeko bidea esan izan da askotan. Baina horretan aritzen diren enpresek energia gehiegi kontsumitzen dutenez, ez da errentagarria. Ordea, itxaropenari atea zabaldu zaio, berriki Floridako (AEB) unibertsitateko ikerlari talde batek zentral elektrikoetan aprobetxatzen ez den beroa baliatzen duen gezatze-teknika garatu baitu.
James Klausner eta bere taldea edateko uraren premiaz jabetu ziren eta honek munduko hainbat herrialderen artean sor dezakeen tentsioaz ere bai. Hortaz, itsasoari so egin zioten, hori baita munduan dagoen ur iturririk handiena. Ikerketen emaitza arrakastatsua izan da eta ura gezatzeko bideak errazagoak izan daitezke.
Une honetan munduan ura gezatzeko 7.500 gune daude, horietatik bi herenak Ekialde Hurbilean. AEBetan, Florida aldean daude gehienak eta beraietan munduan ekoizten den ur gezaren %12 lortzen da. Etorkizunean Txina eta Japonia bide honetan abiatuko direla itxaro da, duten superpopulazio arazoengatik.
Gezatze-planta gehienetan ondoko bi prozesuetako bat erabiltzen da: edo ura irakin egiten da eta lurruna jasotzen da edateko edo presio altuko ponpen bidez ura iragazki berezi batzuetatik pasa arazten da, non gatza eta beste hainbat mineral xehe jasotzen diren. Metodo batak zein besteak energia asko behar du.
Klausner eta lagunek garatutako metodoarekin ur gazia dorre baten goialdetik isurtzen da eta dorrearen azpian dauden ponpek aire beroa botatzen dute. Gorantz doan aireak beherantz doan ura lurrintzen du eta lurrin hau kondentsadore batera eramaten da bertan likidotzeko.
Sistema honetan erabiltzen den beroa beste prozesu batzuetako hondarra izan daiteke edo eguzkiarena ere bai, eta hau ezinezkoa zen orain arteko teknologiekin.
Teknologia honen bidez kostuak ia laurdenera jaitsi daitezkeela ikusi da prototipo baten gainean egindako probatan. Orain sistema handiagoan froga egitea baino ez da falta, hala ere, aurreikuspenak oso onak dira


Armiarmek dieta egiten dute

Armiarmak ahalik eta menu orekatuenak jateko, harrapakinak aukeratu egiten ditu. Are gehiago, armiarma-sarean eroritako harrapakina ez du besterik gabe jango, une horretan komeni zaion menuan sartzen ez bada; hauxe dio Oxford-en (Ingalaterra) David Maynts eta lagunek egindako ikerketak, urtarrilaren 7an Science aldizkarian argitaratutako artikuluan.
Ikerlariek hiru artropodoren ohiturak aztertu dituzte: Agunum dorsale kakalardoa, Stegodyphus lineatus basamortuetako armiarma eta Pardosa prativaga ehiza segadan egiten duen armiarma.
Ikerlariek oso elikadura desorekatua eman zieten artropodoei, adibidez, lipido asko edo proteina asko zuten elikagaiak. Artropodoen erantzuna beti izan zen gehigarriak orekatzea. Honela, lipido askorekin elikatu zuten kakalardoa proteina asko zuen elikagaien bila aritu zen, eta basamortuko armiarmak sarean harrapatutako gorpuari kendu egin zion armiarmaren ustez soberako elikagaiak zirenak.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan