Astekaria

 Hiruko Txikian 

Urterokoa

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1975. alea
2005-01-16
alde 0    kontra 0

Bete da. Oparitu digute aurten ere jada ohikoa dugun EAEko futbol eta eskubaloi federakuntzen selekzioen partidak. Honduras eta Errusia. Eskubaloikoek puntako taldea ekarri zuten. Futbolekoek aldiz, oso eskasa. Emaitzen estatistika puzteko erakoa. Eta oker ez banago hemengo taldean Athleticeko hainbat jokalari falta zen. Zeren susmagarria baldin bada Anoetakoan Osasuneko bakarra, Sanzol, azkenaldian aulkia berotzen daukatena izatea parte hartu zuena, are kezkagarriagoa da Ezkerro eta Aranzubia ez egotea bertan. Ibaiganeko klubean bai eta EAEko selekzioan ez? Zer dela eta? Ez ditugu aski baskoak? Zeren bestela balitz, nekez sinistu liteke Etxarrik eta Iribarrek osatutako ekipoan lekurik ez zutela. Argi dagoena da, klubek agintzen dutela selekzioa egiteko orduan. Athleticeko nafarrak Anoetan edo San Mamesen, Osasunekoak Sadarren. Horrela tentsiorik ez, eta sesiorik ere ez. Bare, Araban bagare. Zalegoa ez omen dago bero. Ez omen du erantzuten behar adina. Nik egia esan palkoari begiratuta, han daudenak ikusita aski eta sobera egiten duela deritzot, hain espainolak iruditzen zaizkit bertakoak... Eta hau badiot, ezagutzen ditudalako da Espainiako Real Federación de Futbol horretan ezagutu ditudalako hain zuzen. Hauekin jai dugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1974
 
azala1973

1975 zenbakia.
2005ko urtarrilaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia