2005-01-16 -- 1975.zenb
1951n Andima Ibiņagabeitia, Jokin Zaitegi, Jon Mirande, Federico Krutwig, Txomin Peillen eta beste idazle batzuek Pen Euskal Bilkura izeneko erakundea sortu zuten. Bizitza laburreko ekimena izan zen, garaiko baldintzak zirela-eta. Zentrala Parisen zegoen eta idazkaria Guatemalan; izan ere, erbestean, isilean, ezkutuan edo hilda ziren euskal idazleak orduan. Urtebete baino ez zuen iraun saiakerak.
1987an berriro ere egin zen ahalegina. Garai hartan bi batzordetan parte zuten euskal idazleek: Kartzelaturik dauden idazleen batzordean eta Itzulpengintza eta hizkuntza eskubideen batzordean. Ekimen hau ere bertan behera geratu zen hiru urte baino lehen, egitura nahikorik sortzea lortu ez zutelako.
Azken saiakera honetan, Laura Mintegi da lehendakaria. Ohorezko lehendakaria Txomin Peillen da eta Joxemari Iturralde lehendakariordea. Beraiekin batera, Eider Rodriguez (idazkaria), Lutxo Egia (diruzaina) eta Fito Rodriguez, Paddy Rekalde, Asier Serrano eta Teresa Todak osatzen dute zuzendaritza batzordea.
Bazkidetzeko, bazkidetzeko fitxa osatzea, International Charter delakoa sinatzea ûwww.berria.info helbidean topa daitezke biakû eta Euskal Pen Klubera bidaltzea (Aoiz plaza 1, Bilbo 48015) dira baldintza bakarrak.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa