Onintza Irureta
Amezketako Zumadi eskolan ikasleek darabilten euskararekin harro daude irakasleak, beti euskaraz hitz egiten dute eta bertako hizkeran, bizi-bizi. Hala ere, euskara jator hori ez galtzeko eta hobetzeko lanean segitzen dute. Santurtziko Axular eskolan larriago dabiltza. Gaztelaniak inguratuta, ikasleek diote ez dutela lekeitiarrek bezala berba egiten, adibidez. Lea-Artibaiko gazteek herriko hizkeran ederki asko egiten dute, baina euskara jasoa egiterakoan freskotasuna galtzen dute, bizkaiera jasoa arrotza zaie. Urtxintxa Eskolako Jaime Altunak haur eta gaztetxoek jolas egiteko, haserretzeko, ligatzeko euskararekin dituzten arazoak azaldu dizkigu.
guztia irakurri
Joxerra Garzia
Euskara kalitatezkoa dela noiz esan daiteke? Galdera horri erantzuten saiatu da Joxerra Garzia segidako artikuluan. Hizkuntzak inorengan eragiteko balio duenean izango da kalitatezkoa Garziaren ustez, hau da, zirikatzeko, kontsolatzeko, amorrarazteko balio badu, bestela, inork erabiliko ez lukeen gurpil karratudun bizikletaren pareko litzateke.
guztia irakurri