Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2005-01-09 -- 1974.zenb

Mikel Asurmendi

Intsumisio kanpaina burutu zenuten iragan urte bukaeran. Zein da balantzea?
Intsumisio kanpainak urritik abendura bitartean iraun zuen Euskal Herriko lurralde guztietan. Kanpaina garai berri bateko hasiera bezala planteatu genuen, intsumisio borroka moldeari bultzada emateko helburuz. Ekimena ez da bukatu, beraz. Egungo testuinguru politikoan eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan intsumisioaren praktika aurrera pausoak emateko bidea dela esaten dugu.

«Intsumisioa da bidea!» kanpainaren lema izaki, zer da zuentzat intsumisoa?
Intsumisioa Espainiako nahiz Frantziako armaden eta soldadutzaren aurkako borrokatzat jo da historikoki. Estatuen aldeko zerbitzu militarra bertan behera gelditu eta borroka hori garaitu ondoren, intsumisioa modu zabalagoan landu nahi dugu. Segik bi ardatz zehatzen inguruan landu nahi du intsumisioaren jarduera: autodeterminazio eskubidearen ukazioaren eta Euskal Herriko lurraldearen zatiketaren aurka. Estatuen ukazio nagusia nazio hau ez onartzea da. Euskaldunok frantses edo espainol izatera behartuta gaude, alegia. Intsumisioa, jarrera kolektibo gisa planteatu eta ukazio horien aurka garatu behar dugula diogu.

Askori harrigarria egiten zaio Segiko gazteek intsumisioa borroka gisa planteatzea.
Guk planteatzen dugun intsumiso borrokak ez ditu beste borroka motak ordezkatu nahi.

Bateragarria ikusten al duzue intsumisio ekimena zabaltzea, ETAren borroka armatua dagoen bitartean?
Bai. Ezker abertzaleak beti defendatu du borroka molde guztiak uztargarriak, osagarriak eta beharrezkoak direla. Guk borroka mota guztiak baliagarriak direla uste dugu, desobedientzia zibila barne.

Intsumisioa desobedientzia zibila ekimenarekin lotu izan da. Batzuen iritziz, desobedientzia zibila ez da azkartuko borroka armatua dagoen bitartean.
Intsumisio borroka betidanik izan da Euskal Herrian. Euskaldunek Euskal Herriaren aldeko askatasunean emandako pausoak intsumisioan oinarritu zituzten. Euskal Herria iraganean bezala gaur egun ere ukatuta dago, Euskal Herriaren alde borrokatzea ere debekatuta dago, horregatik ezker abertzalearen historian intsumisio jarrerak ere landu dira bi estatuen aurka.

Borroka armatuaren garaia pasa eta gizarte zibilaren ekimenei lehentasuna eman behar zaiela uste du jende askok.
Segik hainbat borroka mota bultzatzen segitu nahi du, zentzu horretan intsumisioaren jarrerak lehentasuna dauka gazteen arazoei irtenbideak bilatzerakoan. Baina, horietaz gain, beste batzuek lantzen dituzten borroka moldeak ez ditugu juzkatzen. Euskal Herriak bizi duen egoera kontuan hartuta, batzuek borroka armatuaren hautua egitea errespetagarria da. Segi ez da inor inori esateko zein borroka molde erabili behar duen eta zeinek duen lehentasuna. Beraz, errespetu horretatik abiaturik, Segiren lehentasuna gazteen problematikari aurre egitea da.

Problematikak problematika, Euskal Herrian bakea finkatzeko baldintzak daudela diozue. Zein?
Bakea lortzeko bidean ez dugu baldintza abstraktuez hitz egiten, ordea. Bake-baldintzak ez dira berez etorriko, bakeak azterketa sakon politikoa eskatzen du. Euskal Herriaren bakea bere buruaren jabe izateagatik jasaten duen zapalkuntzan bilatu behar da. Euskal Herriaren bake baldintzak autodeterminazio eskubidea onartzetik etorriko dira. Azken urteotan sekulako indarra metatzen ari da, indar eta eragile asko eskubide horren alde dago. Autodeterminazioaren aldeko mugimendua indartsu dagoen heinean, eskubidea gauzatzen den heinean, bakea etorriko dela diogu. Segiren ustez gatazkaren sorrera eta bake eza ukazio horretan datza.

Testuinguru horretan zer iritzi duzue Ibarretxeren planaz?
Gazteok Ibarretxe Planari ezezkoa ematea garrantzizkoa iruditzen zaigu. Azken 25 urteetan Gernikako Estatutuaren helburuak ez dira bete. Funtsean ez du bakea ekarri eta ez du lortu herri honen ûosorik hartutaû eskubideak aitortuak izatea. Are gehiago, gatazkak segitzen du eta gazteok gara bake eta herri honen eskubideen ukazioa gehien jasaten dugunok. Gazteontzako bake premia berebizikoa da, eta bakera eramango gaituen benetako plana behar da, ez alderdi bakar batzuen planak. Batasunak Ibarretxeren planaz egiten duen irakurketa bera egiten dugu.

Zein plan planteatzen duzue zuek?
Euskal Herri osoa kontuan hartuko duen plana.

Zein markotan edo mahairen bitartez?
Segik herri hau aintzatetsiko duen plana babestuko du eta ondorioz bakea ekarriko duena. Berdin zaigu ezker abertzaletik edo beste sektore batetik datorren. Adibidez, Ibarretxe Planaren inguruan bi kontu nahasten dira: Euskal Herriaren bakea lortzeko nahia dago, baina plana bultzatzen duten alderdiak nahi hori baliatzen ari dira haien interesaren araberako proiektua gauzatzeko. PSE-EEren estatu proposamenaz ere beste hainbeste esan dezakegu. Ezker abertzaleak, adibidez, independentziara eramango gintuen plana planteatu zezakeen, baina ez gaude une horretan.

Euskal Herri politikoa gauzatzeaz ari zara. Egun hiru lurralde administratibotan zatituta dago: EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria. Badago plan orokor bat egiterik? Nola?
Askotan, baldintzen inguruan hitz egitean, benetako borondatea ezkutatzen dela uste dut. Ezker abertzaleko kideoi inozo eta ameslariak garela leporatzen zaigu, Euskal Herri osorako plan batek ez duela zentzurik, hiru administraziotan banatuta eta zatituta dagoelako. Hori irakurketa subjektiboa da. Esperientziak erakutsi digu Euskal Herria antola daitekeela bere osotasunean, eta subjektu politiko bezala antolatzeko aukerak badaudela. Lizarra-Garaziko Akordioa eta Udalbiltza Euskal Herria egituratzen eta bakerako bidea marrazten hasi ziren. Berriki, Herritarren Zerrenda (HZ) Euskal Herri osoan aurkeztu zen eta sekulako emaitzak lortu zituen. Beraz, bakera eramango gaituen metodoa finkatzeko baldintzak badaude, Batasunak Donostiako Belodromoan aurkeztu zuen proposamenean ageri den bezala.

ETAren atentatuak etorri ziren gero. Ezker abertzalean Batasunaren proposamenaren inguruan jarrera ezberdinak daudela esaten da.
Irakurketa hori interesatua da oso, tranpa dago hor. Ezker abertzaleak bakerako bidea lantzeko proposamena egin du, eta estatuen aldetik jaso duen erantzun bakarra errepresioa da. ETA erakunde armatuak komunikatu zenbaitetan bakerako eramango gaituen bidea agertu zuen, eta borondate horren aurrean errepresioa baino ez da jaso. PSOEren jarrera berria aipatu da, baina praktikan PPk egiten zuen politika bera egiten ari da. Torturek berdin jarraitzen dute. Ezker abertzaleari eta oro har euskal herritarrei ezin zaie eskatu ûerrepresioak irauten duen bitarteanû erantzunik ez ematea.

Gatazka ez duzu ebazpen fasean ikusten orduan?
Batasunaren proposamena ezagutu ondoren, jende askok sinetsi nahi izan zuen gatazka konpontzeko fasean gaudela. Zoritxarrez, gatazka konpontzeko parte hartu behar duten eragile guztiek ez dute borondaterik erakusten, edo ez ezker abertzaleak erakusten duen adinako borondatea behintzat. Horrek, zoritxarrez, une honetan ez gaudela gatazka ebazteko unean erakusten digu. Hala ere, ikuspen zabaletik begiratuta, azken urtetan aurrera pausoak eman dira bakea lortzeko. Oraindik borrokan jarraitu beharko dugu estatuek Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko duen eskubidea onartu arte.

Daniel Udalaitz


Mundu osoan ezaguna den IKEA altzarien multinazional suediarrak laster zabalduko ditu ateak Barakaldoko Megapark merkataritza parkean, Max Center-en parean. Euskal Herrian jartzen duen aurrenekoa izango da, multinazionalak hogeita hamar herrialdetan banatuta dauzkan 200 bat denden arteko beste bat ûAlemania, Arabiar Emirerriak, Australia, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Errusia, Eslovakia, Espainia, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Holanda, Hungaria, Italia, Kanada, Malaysia, Norvegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Txina, Suedia, Suitza eta abarretan barrena hedatuta dagoû. Guztira 70.000 inguru pertsonari ematen die lana. Ez da baztertzen IKEAk epe luzeagoan Baionan ere beste denda bat jartzea. Suediako multinazionalaren arduradunak jadanik joan dira Lapurdiko hiriburura, Ruwell enpresak garai batean instalazioak zeuzkan lurrak ikustera.

Beste ezeren aurretik, zer esan nahi du IKEAk edo zer dago IKEA izenaren atzean? Hain zuzen ere enpresaren sortzailearen izen-abizenak, bere baserria, eta haurtzaroa pasatu zuen herrixkaren izena. Multinazionalaren sortzaileak Ingvar izena du (I), Kamprad du abizena (K), Elmtaryd baserrikoa da (E), eta Agunnaryd-en hazi zen (A). Hortik jaio zen IKEA merkataritza marka.

Sortzaile bitxia

IKEA berrogeiko hamarkadan sortu zen, ia-ia ezerezetik. Ingvar Kamprad 1926ko martxoaren 30ean jaio zen, Suediako hegoaldean, baserritar familian. Txiki-txikitatik izan zen tratulari ona. Pospoloak merke erosi eta auzokideei saltzen zizkien batengana eta bestearengana bizikletan joanez. Poliki-poliki salgaiak ugarituz joan zen: boligrafoak, Eguberrietako apaingarriak, markoak, galtzerdiak, karterak, haziak, arraina... saltzen zituen esne saltzailearen furgoneta hartuta.

1943an, 17 urte zituela, IKEA sortu zuen bere aurreneko aurrezkiekin eta eskolan nota onak ateratzeagatik gurasoek emandako eskupekoarekin. Altzariak 1950ean jarri zituen salgai posta bidezko salmentaren katalogoan. Lehenengo denda 1953an zabaldu zuen, bere jaioterrian; etxea apaintzeko elementuak saltzen zituen. Handik bi urtera, IKEA altzari propioak diseinatzen hasi zen. Geroago bururatu zitzaion gaur egun besteengandik desberdintzen duen ideia bikaina: bezeroaren esku uztea altzarien garraioa eta muntaketa. IKEAk enbalatu edo paketatu besterik ez ditu egiten.

Lehenengo denda handia, 45.000 metro koadrotik gorakoa, Stockholm-en zabaldu zuen 1965ean. Dendaren diseinua New Yorkeko Guggenheim museoan oinarrituta dago. 1976an zabaldu zuen Europatik kanpoko aurreneko denda, Kanadan. 1985ean, berriz, Amerikako Estatu Batuetako aurreneko denda zabaldu zuen, Filadelfian. Urtebete geroago, Anders Moberg jarri zen IKEAko buru. 1998an beste denda bat zabaldu zuen Txinan. Eta 2000. urtean Errusian ireki zituen ateak. Multinazional suediarrak 2002an bere tren sarea jarri zuen martxan Europan, bere produktuak garraiatzeko.

IKEAren bost gakoak

Suediako multinazional honen negozioaren gakoak bost dira: kostuen kudeaketa eranginkorra; produktuen globalizazioa ûkatalogoan 12.000tik gora produktu aurki daitezkeû; frankizien sistema ûdendek frankizia independente moduan funtzionatzen duteû; hiritik kanpoko dendak ûBarakaldokoa ere hiritik kanpo egongo daû; eta hazkunde kontrolatua ûIKEAk datozen hamar urteetan bikoiztu egin nahi du bere tamaina, jadanik dendak dauzkan lekuetan sendotuz eta merkatu berriei ez uko eginezû. Sektoreko analistek uste dute multinazional honen negozioaren gakoa dela etxeko altzari eta osagarri merkeak eskaintzea etxea apaintzeko diru gehiegi ez daukan jendeari, gazteei batez ere.

Ekonomia eta finantzetan, Suediako multinazional honen fakturazioak azken hamarkadan beti goranzko bilakaera izan du, 1997. urtean izan ezik. Horrela, 1993an 4.300 milioi dolar fakturatzetik 2003an 13.000 milioi dolarretik gora fakturatzera pasatu da. Europan fakturatzen du gehien: %80a hain zuzen ere. Ipar Amerikan %17a fakturatzen du eta Asian %3a. Kalkuluen arabera, 2003an 286 milioi pertsonatik gora pasatu ziren multinazionalaren dendetatik.

Egoera deserosoak eta salaketak

IKEAren historian une gogoangarriak eta ez hain gogoangarriak izan dira. Sortzaileak hainbat eragozpeni aurre egin behar izan zien. Lehenengo eragozpena gazte denboran neonaziekin izandako hartu-emanak dira û1994an aitortu zuen publikoki harreman horiek izan zituelaû. Ondorioz, Israelen baztertu egin zuten multinazional suediarra 2001 arte. Bigarren eragozpena, hogeita hamar urtez alkoholarekin izandako arazoa û1998an aitortu zuen arazo hori zeukalaû. Bestalde, enpresa multinazionalak hainbat salaketari aurre egin behar izan dio: garapen bidean dauden herrialdeetako zenbait hornitzailek haurrak erabiltzen zituztela lanerako, edo basoak soiltzen aritu direla. Gaur egun, jokabide kode bat dauka. Nazio Batuen Erakundearen giza eskubideen aldarrikapen unibertsalean, Lanaren Nazioarteko Erakundearen aldarrikapenean eta Rion garapen iraunkorraren inguruan egindako aldarrikapenean oinarritzen da kode hori, eta bere 2.000 inguru hornitzailek bete beharra daukate.

Daniel Udalaitz

Zornotzako lurretan ziklo bateratuko ESB zentrala eraikiko zela iragarri eta handik lau urtera, herritarrak aurka egon arren, otsailean proban jarriko da zentrala. Abuztuan inauguratuko dute eta produzitzen hasiko da.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan