Astekaria

 Hiruko Txikian 

Hobera

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1972. alea
2004-12-26
alde 0    kontra 0

Egin dugu. Berrogei urte badira, neronek hala nahita, manifa batera joan nintzela. Bergaran zen. Aberri Eguna. Ez nekien oso ongi nora nindoan, ez nuen lekua ezagutzen. Nekien apurra, auzoan ikusitako ni baino zaharragoen ezkutuko ibileretatik ikasia nuen, Frantziatik omen ekarritako giltzatako batzuk eskutik eskura zirkulatu zutenak, ikurrina agertzen zuten burdinazko piezak. Amari futbol partida genuela esan eta Vascongado Amara auzoko tren geltokira hurbiltzen izan nituen lehen lanak, grisek inguratuta baitzeukaten. Ezagutzen nuen auzoko bati ûgiltzatakoak saltzen ibilitako batiû jarraiki gauza izan nintzen Bergararaino iristeko. Dardarizo batean eman nuen eguna, amak partiduaren ondoren jateko paratu ogitartekoari fundamentuzko horzkadarik eman ezinik. Itzulia ere, hala-moduzkoa. Auzokoak, nire estualdiak eraginda lagundu ninduen hitzerdika zuzenduz. Arratsean, irabazitako partidarik gaitzenetakoa bezalako poza eta harrotasuna nuen nirekin. Orain bi aste, Baionan, emaztea, semea, alaba eta biloba nituen inguruan. Ez dardarizorik, ez ogitartekorik, ez trenik. Bagenekien zertara gindoazen, iragan urtetan asko entrenatu dugun kirola dugu manifa. Garai batean Pazkoko prozesiotara bezain lasai eta arduratsu abiatzen gara orain manifetara. Ondoren ez dut nire baitan sumatzen orduko poza eta harrotasuna. Ohiturak garaitu nau.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1971
 
azala1970

1972 zenbakia.
2004ko abenduaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia