Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-12-26 -- 1972.zenb

Harkaitz Cano: "Literatura polita da izan zitekeenaz idazteko"

Pilar Iparragirre

Nola sortu zen zure azken lan hau?

Ezustean, beste liburu batzuk ez bezala. Liburua sortu zen Parisen nengoela, 2002. urtean eta beste gauza batzuk idazteko asmoa nuenean. Izan daiteke, garai hartan Erresistentzia garaiko nobela eta liburu asko zeudelako Parisen, eta beharbada horrek bere eragina izan zuen. Aldi berean Charles Chaplinen El Gran dictador berrestreinatu zen, eta nik uste dut bi horiek izan zirela txispa sortu zutenak liburua idazten hasteko.

Eta Hitler berpiztearena?
Literatura polita da bertsioak egiteko, izan ziren gauzak edo izan zitezkeenak idazteko. Musikan ere, askotan hobeak izaten dira bertsioak kantu originalak baino. Eta hemen ere halako bertsio bat dago, izan zitekeenaren bertsioa.

Berriro New York-en gertatzen da narrazioa...
Bai. Jada pentsatzen nuen idatzi nituela New Yorken idatzi beharreko guztiak, baina Parisera joan, eta azkenean Manhattaneko moilan bukatu dut. Ez dakit zergatik... Pertsonaiak, berriz, batzuk benetakoak dira: Hitler, Charles Chaplin... Baina nik ez dut egin hau hainbeste haiekiko interesak bideratuta. Gehiago da alegoria bat... Historia gehiago interesatzen zait pertsonajeak baino. Hitler bezalako pertsonajeak ilunak, bedurgarriak direlako. Gogoratzen Pinochet y sus tres generales filma? Pinochet eta horiek, beren seme-alaba eta emaztez inguraturik gauza arruntei buruz hitz egiten zuten dokumental bat zen. Oso gauza etxekoia, samurra, izango ez balira zirenak, ez? Diktadoreak-eta beldur asko ematen didate.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan