Unai Brea
Reality show, talk show. Intimitatea agerian uzten duten saioek arrakasta dute gurean ere eta hala, Euskal Herrian egindako hainbat saio agertu zaizkigu. Nolanahi, badirudi euskal realityak bestelako estiloa daukala, inon idatzita ez dagoen kode etiko bati jarraituko balio bezala. Euskaldunoi egozten zaigun izaerak ba omen dauka horretan zerikusirik. Euskaldunak horrelako saioen ikusle lehialak gara, baina hauetan parte hartu nahi izan gabe. Casting-era aurkeztu nahi duen gutxiengo horri ez zaio gaizki etorriko, antolatzaileek partaideak zeren arabera aukeratzen dituzten jakitea. ETB-2n ematen hasiko diren hurrengo reality show-a eta Alemanian hasiko duten Anaia Handia amaigabearen berri ere jaso dugu. Telebista barruan biziko diren eguna gero eta gertuago dago...
guztia irakurri