2004-12-26 -- 1972.zenb
Beste kulturetatik ikasteko gogoa asetu nahian, uda honen hasieran Asiako hegoekialdera zuzendu ditugu gure gurpilak. Uharte-hiri-estatu den Singapurren tandem gainean ibilbidea hasita, iparralderantz jarraitu genuen bidea. Malaysia osoa ekialdeko kostaldetik zeharkatu, Thailandian barrena sartu eta mendebaldera bideratu ginen, Andaman itsasoko bazterrak ezagutzeko. Geroago, Birmaniako muga itxita izanik, Thailandiako Golkotik gora egin genuen, lau mendez Siam-eko hiriburua izan zen Ayutthaya-n bidaiaren azken pedalkadak emanez. Kanbodiatik hain gertu ginenez, eta etxera itzultzeko egun gutxi batzuk geratzen zitzaizkigunez, bidaia bukatu baino lehen Angkor liluragarria ezagutzea erabaki genuen. Azken egunak, nahasmen orekatuaren hiria den Bangkok-en egin genituen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa