Astekaria

 Txandan 

Logika irristaka

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


1971. alea
2004-12-19
alde 0    kontra 0

Dela patinetan dela izotz gainean, norberak irrist egin eta bolari edo xaflari irrist eginaraztean datza hockeyaren sekretua. Oraingo honetan, Kataluniako hockeyaren arduradunek irrist egin ote duten ez dakit nik, baina seguru nago irrist eginarazi dietela Espainiakoei. Irabazi duten ustean egongo badira ere, irrist egin eta han joan baitira, hankaz gora eta kaka-bistan, erdipurdiko ideologiaren galtzontzilo-kuleroak apenas iristen baitzaizkie inperioaren ipurdia estaltzera. Logikaren katona erabiltzea aski litzateke espainiarren sasi-silogismo ultra nazionalista indargabetzeko. Katalunia, Euskal Herria eta Galizia bezala, Espainia omen da. Hori da sasi-silogismoaren premisa nagusia. Premisa hori onartzen duenak, ordea, onartu behar luke, ondorioz, Katalunia ûedo Euskal Herria edo Galiziaû non, Espainia ere han dela, berez eta besterik gabe. Baina ez, hori ez dute inola ere onartzen. Zergatik? Logikatik, bi arrazoi baino ez zaizkit niri bururatzen. Bata, metonimia zer den ere ez dakitela, eta horregatik ez dutela onartzen zatiak osotasuna ordezka dezakeenik. Bestea, espainiarrek guk baino garbiago dutela Katalunia, Euskal Herria eta Galizia ez direla Espainia. Logikaz kanpo, berriz, Obelixena baino ez zait bururatzen: erotuta daudela, alegia, erromatarrok.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1970
 
azala1969

1971 zenbakia.
2004ko abenduaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia