Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


1971. alea
2004-12-19
alde 0    kontra 0

Arturo Cisneros zinemagile iruindarrak urrian estreinatutako Bagdad rap filmak dokumental onenaren saria jaso du New Yorkeko Zinema Independentearen Jaialdian. Aurretik Mar de Platako Jaialdiko (Argentina) gazteria saria jasoa da Iraken kontrako gerrari buruzko filma.

Iñaki Aldekoak Historia de la literatura vasca (Erein) argitaratu du. Gaztelaniazko irakurleari zuzendutako liburuan, euskarazko literaturaren historia biltzeaz gain, hainbat autore eta libururen analisiak osatu ditu Aldekoak.

Rafael Ruiz Balerdiren (Donostia, 1934-Alacant, 1992) margolan bilduma û2.300dik goraû jaso du Bilboko Arte Eder museoak margolariaren familiaren eskutik. Urtarrilaren 28a bitartean, Balerdiren lan horietako batzuk ikusi ahal izango dira Bilboko museoan.

Pilt taldearen bosgarren sorkuntza kalean da jada: Game Over (Metak). Aitor Abiok grabaketan parte duen arren, taldea utzi du eta aurrerantzean hirukotea izango da metala, pop eta rocka uztartzen dituen taldea.

Joxan Elosegik Joxe Mari Lopetegi. Errepublikanoen bertsolaria liburua karrikaratu du (Paper Hotsak). Lopetegik 1903tik 1940ra ezkerreko ideiei jarritako bertsoak batu ditu Elosegik.

Agerre teatroak Puta zahar alkauete Zelestina! taularatzeari ekin dio. Urte hasieran Maite Agirrek gorpuztutako gaztelaniazko bakarrizketa Jesus Mari Olaizola Txilikuk eta Beatriz Zabalondok euskaratu dute.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1970
 
azala1969

1971 zenbakia.
2004ko abenduaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia