Astekaria

 Kultura 

Etxeberria anaiak: «Desilusio guztien gainetik aurrera jarraitu beharra dago»

Irudia

Pilar Iparragirre


1971. alea
2004-12-19
alde 0    kontra 0

Nola idazten da nobela bat biren artean?

Elkartu eta egin nahi duzuena adostuz: istorioaren muina, mezua, argumentua. Gero, osagaiak ondo aukeratu: garaia, pertsonaiak, lekuak... Guzti horrekin eskema bat egin, kapitulutan banatu eta ondoren eskemari jarraiki txandaka bakoitzak kapitulu bat idatzi. Bakoitzak idatzitakoa besteak irakurri behar du eta zuzendu, hari bakoitzeko kapitulu guztiek tonu bera izan dezaten. Horrela bi urte-edo mantendu, eta hor duzu biren artean idatzitako nobela. Guk gustura irakurriko genukeen liburu bat egiten saiatu gara. Abentura eta hausnarketa dosi egokian nahasteko ahalegina egin dugu. Lortu dugun, irakurleak esan behar.

Nobelak bi hari ditu. Eta haietako batean anai bikiak dira protagonista. Zuen alter egoak al dira?

Bai. Bakoitzaren zenbait ezaugarri exageratuz sortutako pertsonaiak dira, gu direnak gu izan gabe. Liburu bat idatzi nahi dute eta informazio bila Parisera doaz. Hara bidean Toulousetik pasa behar dute lagun bat jasotzera, eta ibilbide horretan gauzak ustekabean okertuko zaizkie.

Bi gazte mota, bi garai ezberdinetan. Zerk batzen ditu?

Dezepzioak. Nobelako protagonistek, bai hari batean zein bestean, idealizatuta dauzkate pertsona, mugimendu edo oroitzapen jakin batzuk, baina gertaera batzuen ostean, usteak esaerak dioen moduan suertatuko zaizkie: erdia hutsa eta bestea putza. Dena den, desilusio guztien gainetik aurrera jarraitu beharra helarazi nahi izan dugu nobela honen bitartez. 68an zioten moduan: izan gaitez errealistak, eska dezagun ezinezkoa dena.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1970
 
azala1969

1971 zenbakia.
2004ko abenduaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia