Hona

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2004-12-12

Azaroaren 11n, Urruņan, Pausuko Xaia ostatuan Filipe Bidarten aldeko bazkarian kantatua. Bertsoa, Filipe atxilotu zutenean bost urte-edo besterik ez zituen Sustrai urruņarrak bidalia da, Leteren habanera doinuan atondua, Beņat, Txomin, Bixkai eta konpainiaren laguntza musikalaz hirurogei bat laguneko koadrilaren orube.

Etxetik joan ondoren

ospa, ihesi, korrika,

hamazazpi urte dira

zapaldu gabe karrika.

Hamazazpi urte luze

hona ezin etorrita,

asteroko gutunetan

besarkadak igorrita.

Denborak handitu arren.

zu ikusteko irrika

kartzela ta justizia

zer bikote hipokrita

Gure artean zeundela

amestu dugu sarri-ta

Xaian beti egongo da

zuretzat mahaia jarrita.


Argia.com 2012