Gazta tarta piku marmeladarekin

Hasier Etxeberria


David De Jorge


2004-12-12

Osagaiak

Hondoa prestatzeko:

- 2 arrautza

- 100 gramo gurin, pomadan

- 100 gramo azukre

- 100 gramo pastel-irin ahul

- Ximiko bat legamia hauts

Betegarria prestatzeko:

- 3 terrina gazta fresko, San Millan

edo antzeko

- Litro laurdena esnegain irakin

- 3 orri arrain-gelatina, uretan beratuak eta

xukatuak

- 6 piku lehor, txortenik gabe eta dado

txikitan pikatuak

Gainera:

- Tarta-moldea, 24 bat zentimetroko

diametrokoa

- Piku marmelada ona


Hondoa prestatzeko gaia guztiak gopor batean nahasi eta lortutako orea moldearen hondoan igurtziko dugu. Labean sartuko dugu moldea, 200ēko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, gorritu arte.

Betegarria prestatzeko, esnegaina irakin eta gero erantsiko ditugu gelatinak -aurrez 10 minutuan edukiko ditugu uretan beratzen. Ongi xukatuko ditugu ondoren-. Urtu egingo dira. Gopor batean edukiko ditugu gainerako gaiak eta haiekin nahasiko ditugu esnegaina eta gelatina. Ongi nahasi eta labean erretako tarta-hondo hotzaren barruan isuriko dugu nahastura. Giro tenperaturan mamituko da orea. Hoztu egingo da gero.

Ur pixar batekin edo, nahiago badugu, likore xorta batekin arinduko ondoren piku marmelada. Harekin estaliko dugu tarta, gainetik ongi zabalduz.

Lanpernak nola egosi



2 kilo lanperna fresko -apoa iluna eta oinak lodi-

Erramua, hosto fresko bat

Ura eta gatza


Eltze zabal bat urez bete eta gatza emango dugu: 30 gramo, litro ur bakoitzeko. Erramu hostoa sartuko dugu ondoren. Eltzea tapatu -bizkorrago egosiko da ura- eta bor-bor bizian irakiten hasi orduko irauliko ditugu lanpernak eltzearen barruan. Hantxe edukiko ditugu ura berriro irakiten hasi arte. Borborka hasi eta 15 segundo kontatu orduko aterako ditugu lanpernak. Berehala xukatuko ditugu.



Epeldu eta mahai-oihal eder handi bat paparrean daukagula jango ditugu lanpernak, ez baita haien mantxak osoro garbituko dituenik jaio.



Argia.com 2012