Astekaria

 Kultura 

Pablo Sastre: «Joan badoan mundu batez ari naiz liburu honetan»

Irudia

Pilar Iparragirre


1969. alea
2004-12-05
alde 0    kontra 0

Andoaindarrak egin dituzu protagonista...

Bai, eta nahiko zalantzak izaten ditut liburuari izena jartzerakoan. «Andoaindarrak» jartzekotan egon nintzen garai batean, eta hori baino lehen «Euskaldunak III», Hiribarrenen «Eskualdunak» eta Orixeren «Euskaldunak» ere hor daudelako. Eta adibidez, Orixek, oso gogoan sartuta zeukan baina joan bazihoan Euskal Herria batez idatzi zuen poema horretan, eta ni ere-«Euskaldunak» izena laster alde batera utzi nuen arren, ûuste handi samarrekoa zelakoanû joan badoan mundu batez ari naiz liburu honetan.

Zergatik diozu hori?

Duela urte batzuk Andoaina bizitzera joan nintzenetik hona aditu edo ikusi izan ditudan gauzez eta pertsonez idatzi dut. Eta konturatu naiz oraindik posible dela, errealitatea sobera desitxuratu gabe, euskaldunen gainean euskaraz idaztea. Liburu honetako pertsonaia gehienak berez aritzen dira euskaraz; euskaldun berriak ez du oso ongi egingo, bakoitzak bere erara egingo du, baina euskaldunen mundua da nik azaltzen dudana

Eta etorkizunari begira zer susmo duzu?

Beldur naiz orain Andoainera iritsiko banintz hamabost urteren barrenean liburu bat egiteko asmotan, ezingo nukeela liburu hau egin, pertsonaien hitz egiteko era ordurako ez delako izango nik azaldu dudana, oso pobretzen ari da kaleko euskara. Nire nobelan ez dago Patziku Perurenak arestian aitatzen zuen poesia bezalako solasik, baina uste dut, beste era batera bada ere, liburu honetako pertsonaietatik asko kale-poetak ere badirela.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1968
 
azala1967

1969 zenbakia.
2004ko abenduaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia