Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Makina bat kontu

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


1969. alea
2004-12-05
alde 0    kontra 0



Perfumea pozoi

Etxean usain goxoa jartzeko, askotan erabiltzen ditugu intsentsua, Armeniako papera, kandela usaintsuak, perfume sintetikoen difusoreak, eta abar, baina jakin ez dakiguna da molekula kantzerigenoak edota potentzialki kantzerigenoak ari garela etxe barnean askatzen. Hauxe diote Europako hainbat kontsumitzaile-elkartekoek eta batez ere Frantziako UFC-Que Choisir delakoek.

Azterketa ugari kaleratu dira askatutako keen toxikotasunari buruz eta abenduan kaleratuko den European Respiratoty Journal aldizkarian ikerlari holandarrek adierazten dute, elizetan erretzen diren intsentsu eta kandelek askatutako keek airea arnastezin bihurtzen dutela egunaren amaieran: partikula xeheen (PM10) kontzentrazioa arau europarrak onartzen dutena baino 10-12 aldiz handiagoa omen da eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) kontzentrazioa ere oso altua da. Ikerlariak egoera horrek osasunean izan dezakeen eragina aztertzen ari dira.

Egoera hau larriagoa da eraikin budista edo hinduistetan, zeren eta bertan erregaiak etenik gabe erretzen aritzen dira. Taiwan-en, adibidez, eliza budista baten airearen kalitatea eta trafiko handia dagoen errotonda batekoa antzekoak direla ikusi da. Horrela, HAPren kontzentrazioa kanpoan baino 19 aldiz handiagoa da barnean eta tabakoan aurkitzen den benzopirenoa, kantzerigenoa dena, 45 aldiz handiagoa da barnean kanpoan baino.

Frantsesek aztertutako 35 produktuetatik batzuk besteak baino kaltegarriagoak izan daitezkeela ebatzi da eta produktu horiek kontrolatuko dituen legedia zorroztea eskatu dute.

Beraz, irakurle, kontuz etxeko usain goxoekin! y

Ordenagailurik azkarrena

500 ordenadore azkarrenen zerrenda argitaratu zen azaroaren 8an, eta bertan zerrendaburu IBMren BlueGene/L da.

Lehia, hala ere, oso hestua izan da eta aipatu ordenagailuak Linpack deituriko abiadura eta errendimendu-probak irabazi ditu. 70,72 Tflop/s ûteraflopa segundoko eragiketa-bilioia daû marka lortu du eta 16.384 prozesatzaile ditu. Hala ere, epe laburrean IBMk 65.536 prozesatzaile eta 360 Tflop/s eraikiko duela iragarri du.

Bigarrena Silicon Graphics-en Columbia dago, 51,87 Tflop/s markarekin. Bi ordenagailu hauen egitura, oso teknologia berrietan oinarritzen da eta lehen aldiz AEBko enpresak Japoniakoei gailendu zaizkie.

Estatistikaren atalean Intel prozesatzaileak dira gehien erabiltzen direnak, alde nabarmenarekin û320 kasutanû eta atzetik IBMren Power, Hpren PA Risc eta AMD daude. Arkitekturari dagokionez, 296 kasutan "cluster" eran daude antolatuta.

Esan bezala, kontinenteka Iparramerika dago buru eta ondoren Europa eta Asia datoz, baina lehen aldiz, Asian bertan estatu asko daude Japoniaren aurretik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1968
 
azala1967

1969 zenbakia.
2004ko abenduaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza