Astekaria

 Azkena 

Inperioaren kontraerasoa

Karmelo Landa

Karmelo Landa


1969. alea
2004-12-05
alde 0    kontra 0

"Munduak espainieraz hitz egin nahi du. Gero eta gehiago. Eta baldintzek hedapena laguntzen dute" harrotzen da egunkari espainiar ezagun bat, Espainiar Hizkuntzaren 3. Kongresua Argentinako Rosarion amaitu berri dutela. "Espainieraren indarra" tituluko azalaz agertu da, Victor Garcia de la Concha akademia-buruaren argazki koloretsuaz eta mundu osoa jateko irrikaz. Baina guk amaitu berri duten Kongresuaren gorabeherak aztertu eta egia erdi baita gezur borobilak aurkitu ditugu; adibidez, Garcia de la Concha bera entzule gisa sartu ei zen Rosarioko "Gaztelera eta Espainiako beste hizkuntzak" eztabaidan ûohartu detaileaz: kasu honetan ez dute Espainiera deitzen, Gaztelera baizikû, baina bertan hizlari bihurtu: "hizkuntzen arteko gerrarik baldin bada, hori politikarien artean gertatzen da soilik, herrian inola ere ez". Baina, aldiz, gerra muntatu zuten Rosarioko Kongresuan bertan, espainiera eta ingelesaren arteko hibridoa Estatu Batuetan hedapen handikoa dela zabaldu zenean.

Espainieraren defendatzaile inperialek ezkutatu egiten dute derrigorrez eta indarrez ari direla lehen bezala gaur beren hizkuntza inposatu nahian, egunkariak itxiz, besteon hizkuntzak alboratuz eta beraiena agindu konstituzional bihurtuz. Norbaitek kontatu beharko du egia, hemen bezala Ameriketan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1968
 
azala1967

1969 zenbakia.
2004ko abenduaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia