Astekaria

 Kultura 

Ganbak plantxan

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1969. alea
2004-12-05
alde 0    kontra 0

Osagaiak:

-2 kg ganba

-Oliba olioa

-Gatz larria

Uretan pasa eta lehortu egingo ditugu ganbak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian jarri eta hartan utziko dugu ongi berotu arte. Batetan edo hainbat txandatan erreko ditugu ganbak, haien tamaina da kontua. Hondo beroan ipiniko ditugu, ongi ordenatuak, beroak berdintsu har ditzan. Gorritu eta barruko haragia maneatzen hasi arte edukiko ditugu, minutu batez alde bakoitzetik, tamainaren arabera. Ez dugu kanpotik erreko diren beldur ari behar. Ez ditugu ganbak erregosi behar, baizik eta ongi txigortu. Erretiratu eta limoiarekin, maionesarekin edo bixigarri den beste saltsaren batekin zerbitzatuko ditugu ganbak.

Labean nola erre


Gero eta maizago ikusten ari gara, haragia edo arraina labean sartu ondoren, ahantzi egiten dela jendea egin behar duenaz eta errezetak zehaztutako denbora igaro arte, hantxe egoten dela labeari jaramon egin gabe. Ezer ez dago okerragorik.

Erreki on batek hezetasuna behar du beti labean dagoen bitartean. Hau da, jakia erretzen ari den erretiluak ura edo isurkariren bat behar du beti hondoan, jakia lehor ez dadin. Ura, ardoa edo unean uneko marinada izaten da isurkari hori. Lurruntzearen poderioz lehortzen ari dela sumatu orduko, isurkariz hornitu beharko dugu erretilua eta zuku harekin haragia edo arraina aldiro-aldiro busti.

Inork uste badu erre beharrean pieza egosi behar zaiola, hona hemen irtenbide batzuk. Lehenengoaren arabera, pare bat edo hiru zurezko koilara garbi jarriko ditugu erretiluaren hondoan, isurkarian, eta haien gainean jarriko dugu pieza, isurkaria uki ez dezan. Bigarren aukera dugu pieza labearen parrillaren gainean pausatzea eta erretilua beherago, zukua jaso dezan. Horrela eginez gero, etengabe garaztatu eta busti beharko dugu errekia.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1968
 
azala1967

1969 zenbakia.
2004ko abenduaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia