Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2004-12-05 -- 1969.zenb

Jakoba Errekondo


Bizkaiko mendebaleko muturreraino, Karrantzaraino iristen da Lluis Llach koblakari katalanak "itsaso urdinezko zubi" abesten duen Mediterraneoa. Paisaje apartak ditu Karrantzak: La Calera eta Balgerriko pagadiak, Zalama eta Peñaltako txilardegiak, Moradillako hariztia, Sopeñako artadia, han-hemenkako ur-saltoak, bailaretako mosaiko zaharrak...
Garai bateko burdinolak hornitzeko ikatza erruz egiten zen eta sail onenetan basoa pixkanaka janez, behikundearentzako larreak sortu ziren. Basoak, belazeak eta tarteko hesien mosaikoa egun ere ikusgarria da. Abeltzainen kulturaren adierazgarri ederra dira paisaje hauek eta bertan bazkatzen duten aparteko arrazak: Pottoka behorrak, Montxina behiak eta Karrantzako ardiak eta astoak dira mundu bereizi honen jabe.
Karrantzako iparraldea paregabea da: Armañongo mendialdea, kare-harrizko harkaitz tzarra. Bisitariak erakarri asmoz, honela definitzen dute bertako turismo bulegokoek: "Haitz zorrotzen domeinu, leize eta kobazuloen labirinto, eremu elkor honetara moldatutako bizidun anitz aurki daiteke. Hemendik hurbil, Sopeña haitzaren magalean artadi aparta dago. Pondrako arroilak banatzen ditu kare-harrizko mendi hauek". Sopeñako artadi hau da Mediterraneoaren muturra. Hegoaldeko magaleko pendizean itsasoko haize zakarretatik babestua eta egutera epel eta lehorrean gozo bizi da artadia, torka, lapiaz eta tontorretako trikuharrien adiskide.
Armañon inguru hau dena laster parke natural izendatzekoa omen dute. Artadiaren lagun haizen edo ez frogatzeko bisitarako aitzakia ederra. Adiskide bahaizela jakinez gero oraintxe, neguaren ataria eta gero, martxoan, neguaren hondarra, dira arteak landatzeko sasoi onenak.

Jabier Agirre


Txokolatearen defendatzaile porrokatuak dira batzuk, ezaugarri sendatzaile handiak baititu beraien ustez; beste batzuen iritziz, ordea, kaltea besterik ez du eragiten, eta horiei entzunda, ez genuke sekula probatu ere egin behar. Non dago, beraz, egia?
Zalantzarik ez dago txokolate zale handiak garela, urteko eta pertsonako 5 kilo txokolate kontsumitzen baitugu: kopuru horretatik erdia gozogintzako txokolatea da ûtartak, pastelak, bonboiak, eta abarû, eta gainerakoa, txokolate-tabletetan kontsumitzen duguna, gazte-jendeak batez ere.
Txokolatea janari oso probetxuzkoa da, baldin eta kopuru txikitan hartzen bada ûsekula ez 10-20 gramo baino gehiago egunean; txokolate-tabletak 125 gramo pisatzen dituû.
Ez da oso gomendagarria haur txikientzat, bere osagai bat (teobromina) bizigarria delako, eta adin horietan bere eragina gogorregia gerta daitekeelako. Migrainak izaten dituztenentzat ere ez da jakirik onena, feniletilamina eta tiramina izeneko osagaiek buruko min-krisiak areagotzen dituztelako. Eta alde kezkagarriekin bukatzeko, txokolate beltzean nahiko ugaria den azido oxalikoak kaltzioaren asimilazioa eragotzi eta oztopatu egiten du. Horregatik, txokolate esneduna hobea da kaltzio-kopuru handia behar duten pertsonentzat ûhaurrak, gazteak, haurdun dauden emakumeakû. Umeak dira aurrenekoak diferentzia horretaz konturatzen. Ia beti txokolate esneduna nahiago izaten dute hasieran, baina urteekin batera, pixkanaka, txokolate beltzerako pausoa ematen dute. Dena den, ez da abusatu behar umeekin ere, egun osorako 4-6 koadrotxo aski baitituzte ogitartekoan, meriendatzeko, adibidez. Sarritan gurasoek txokolate gehiago ematen diegu, baina tableta-laurdenarekin ondo baino hobeto betetzen dituzte eguneroko premiak.

Joxerra Aizpurua



Perfumea pozoi

Etxean usain goxoa jartzeko, askotan erabiltzen ditugu intsentsua, Armeniako papera, kandela usaintsuak, perfume sintetikoen difusoreak, eta abar, baina jakin ez dakiguna da molekula kantzerigenoak edota potentzialki kantzerigenoak ari garela etxe barnean askatzen. Hauxe diote Europako hainbat kontsumitzaile-elkartekoek eta batez ere Frantziako UFC-Que Choisir delakoek.
Azterketa ugari kaleratu dira askatutako keen toxikotasunari buruz eta abenduan kaleratuko den European Respiratoty Journal aldizkarian ikerlari holandarrek adierazten dute, elizetan erretzen diren intsentsu eta kandelek askatutako keek airea arnastezin bihurtzen dutela egunaren amaieran: partikula xeheen (PM10) kontzentrazioa arau europarrak onartzen dutena baino 10-12 aldiz handiagoa omen da eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) kontzentrazioa ere oso altua da. Ikerlariak egoera horrek osasunean izan dezakeen eragina aztertzen ari dira.
Egoera hau larriagoa da eraikin budista edo hinduistetan, zeren eta bertan erregaiak etenik gabe erretzen aritzen dira. Taiwan-en, adibidez, eliza budista baten airearen kalitatea eta trafiko handia dagoen errotonda batekoa antzekoak direla ikusi da. Horrela, HAPren kontzentrazioa kanpoan baino 19 aldiz handiagoa da barnean eta tabakoan aurkitzen den benzopirenoa, kantzerigenoa dena, 45 aldiz handiagoa da barnean kanpoan baino.
Frantsesek aztertutako 35 produktuetatik batzuk besteak baino kaltegarriagoak izan daitezkeela ebatzi da eta produktu horiek kontrolatuko dituen legedia zorroztea eskatu dute.
Beraz, irakurle, kontuz etxeko usain goxoekin! y


Ordenagailurik azkarrena

500 ordenadore azkarrenen zerrenda argitaratu zen azaroaren 8an, eta bertan zerrendaburu IBMren BlueGene/L da.
Lehia, hala ere, oso hestua izan da eta aipatu ordenagailuak Linpack deituriko abiadura eta errendimendu-probak irabazi ditu. 70,72 Tflop/s ûteraflopa segundoko eragiketa-bilioia daû marka lortu du eta 16.384 prozesatzaile ditu. Hala ere, epe laburrean IBMk 65.536 prozesatzaile eta 360 Tflop/s eraikiko duela iragarri du.
Bigarrena Silicon Graphics-en Columbia dago, 51,87 Tflop/s markarekin. Bi ordenagailu hauen egitura, oso teknologia berrietan oinarritzen da eta lehen aldiz AEBko enpresak Japoniakoei gailendu zaizkie.
Estatistikaren atalean Intel prozesatzaileak dira gehien erabiltzen direnak, alde nabarmenarekin û320 kasutanû eta atzetik IBMren Power, Hpren PA Risc eta AMD daude. Arkitekturari dagokionez, 296 kasutan "cluster" eran daude antolatuta.
Esan bezala, kontinenteka Iparramerika dago buru eta ondoren Europa eta Asia datoz, baina lehen aldiz, Asian bertan estatu asko daude Japoniaren aurretik.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan