Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-12-05 -- 1969.zenb

Katixa Garate




Disko-liburu sorta Pamielaren eskutik

Musika eta literatura batzen dituzte Pamiela argitaletxeak eta Arteola elkarteak Littera&musika bildumaren baitan plazaratu berri dituzten lau disko-liburuek: Oteiza, Jorgeri (hainbat egileren artean sortua: J. C. Perez, Nestor Basterretxea, Oskarbi, J. A. Urbeltz...), Zeharbideetan (Jose Angel Irigarai eta Antoni OÆBreskey), R. Mª Rilkeren æOrduen LiburuaÆ (Xabier Lete eta Karlos Gimenez) eta Henry Bengoa Inventarium (Bernardo Atxaga, Jose Mari Iturralde eta Ruper Ordorika). Letra eta musikaz gain, bideo bana dute disko-liburuek. Iraganeko hitzak orainera ekarri dituzte lanokin.


Kantautore jaialdia Bilbon

Kantautoreentzako jaialdi gutxi dagoela ikusita eta Kataluniak euskal kantautoreei egiten dien harrera ona eskertzeko asmoz, Bilboko I. Kantautore Jaialdia antolatu du Marrodán poesia elkarteak. Asmoa jaialdi handia egitea zen eta Espainiako Estatuko nahiz atzerriko kantautoreak ekarri nahi zituzten, baina jasotako diru-laguntza eskasak direla medio bi egunetan bildu dituzte kontzertuak. Azaroaren 25ean Josep Terók (Katalunia) eta Joseba Gotzonek eskaini zituzten kontzertuak eta abenduaren 16an Kubalin (Medina de Pomar) eta Andrés Lewin (Madril) izango dira taula gainean Billypool aretoan.


Nontzeflash II. Animazio Lehiaketa

Arrakasta handia izan zuen iaz lehen aldikoz Nontzeberri kultura webguneak antolatutako Nontzeflash Animazio Lehiaketak. Guztira, 33 herrialdetako 221 animazio jaso zituzten. Aurten Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren laguntzarekin antolatu du animazio lehiaketa Nontzeberrik. Otsailaren 25a arte bidali ahal izango dituzte lanak interesatuek Nontzeberriren gunera (www.nontzeberri.com). Lanak SWF formatuan igorri behar dira eta ezin dira 2.5 Mb baino handiagoak izan.


Nafarroako euskal idazleen historia

Seiehun idazleren berri jaso du Joxemiel Bidadorrek Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra (Nafarroako euskal literaturaren historiarako materialak) liburuan. Opuseko irakasle bat Nafarroako literaturaren historia prestatzen hasia zela jakin zuen orain hiru urte eta euskal idazleak sartuko ez zituela pentsatu zuen eta hala izan zen azkenean. Zerbait egin beharra zegoela pentsatu zuen eta bilketa lanari ekin zion. Gaztelaniaz hasi zen idazten erdaldunei euskal idazle nafarren berri emateko, baina zalantza du erdaldunek interesa izango duten. Pamielarekin argitaratuko duen laurehun orriko lanean egile ezagunak (Pedro Axular, Manezaundi), nahiz ezezagunak (Teodoro Arburua esaterako) batu ditu, Nafarroan tradizioa izan dela erakutsi nahian.


Malabar festa

Malabareak, monozikloak, kale antzerkia, akrobaziak... Zirkuko arteez gozatzeko parada izango da abenduaren 3tik 8ra arte Bilboko Kukutza gaztetxean. Izan ere, Bizkaiko Malabarista Elkarteak III. Koblakari jardunaldiak antolatu ditu egunotarako. Ikusteko eta ikasteko abagunea izango dute bertara hurbiltzen direnek. Kalean, Noxtrasladamus, Maravilla Kapitaina eta Patxin, Potxin eta Balin pailazoak arituko dira. Gaztetxean, Hegan, Mr Frack, Los Rancios eta Kapikua zirkua, besteak beste. Zirkuaren munduan aktiboki murgildu nahi dutenek mazekin trebatzeko nahiz oreka lantzeko tailerrak izango dituzte aukeran. Pilotekin eta monozikloarekin norgehiagoka arituko dira topaketa hauetarako propio atondutako olinpiadetan. Zirkua gaitzat duten hainbat film ere eskainiko dituzte (Chaplinen Zirkua edota Achero Mañasen Noviembre). Ekitaldi nagusia La Casillako pabilioian izango da eta Manolo Imperfecto, Jonás Zeller eta Oreka zirkua izango dira bertan. Gurean gutxitan izaten diren ikuskizun magikoak ikusteko egokiera aparta.



Argazkilaritza hobeto ezagutzea

Horixe dute xede Ordoñez Falcón Argazki Zentroak, Diario Vascorekin eta Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroarekin batera antolatutako Garaiak eta generoak argazkigintzari buruzko hitzaldi zikloan. Martxoaren 18ra bitarte, bederatzi hitzaldi izango dira Kursaaleko 3. aretoan. Besteak beste, Javier Agirresarobe, Joan Fontcuberta eta Kevin Power arituko dira hizlari.


Ahaleginak bilduta

Ahalegina du ardatz Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean otsailaren 5a arte zabalik izango den arte erakusketak. Hainbat herrialdetako hamar artistek (Tracey Moffatt, Esra Ersen, Jaan Toomik...) gizadiaren historian egin diren ahaleginei begiratu diete arte diziplina ugaritatik. Denetariko begiradak daude: ironikoak, pesimistak, kritikoak...


www.telepartitura.com

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak musika partiturak Internet bidez erosi eta saltzeko aukera ematen duen webgunea eskegi du sarean. Hainbat helburu ditu guneak: konpositoreen eta interpretatzaileen arteko jauzia arintzea, egileek partiturak argitaratzeko aukera izatea, interpretatzaileek aukera zabala eskura izatea eta egileek onura ekonomiko handiagoak lortzea.


Tinko euskara elkarteak Anton Abbadia saria eskuratuko du, abenduaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Makina bat film bikoiztu ditu euskarara eta filmok zinema areto komertzialetan eskaintzeko lan handia egin du Tinkok 1993tik.

Elurretan bikoteak bigarren diskoa plazaratu du Beasaingo Moonpalace Records diskoetxe berriarekin: Olatu berri baten zai. Pop kutsuko bost kantu eta bideoklip bat bildu ditu lanean kontzerturik eskaintzen ez duen bikoteak.

Tanttaka antzerki taldeak Errioxako Garnacha saria jaso du Paradero desconocido lanarengatik. Obraren zuzendari Fernando Bernuések ere zuzendari onenaren saria eskuratu du.

Ane Muñoz suertatu da garaile Lekeitioko Zinema eta Bideo Bileran. Muñozen El salto de Beamonek Urrezko Antzara ûBasurdea laburrarekin ere irabazi zuenû eta argumentuzko filmen saileko sari nagusia jaso ditu.
Felipe Juaristik Begi-ikarak poema liburua karrikaratu berri du Erein argitaletxearekin.


Ibon Aranbarri artistaren hitzok jaso zituen Berriak: «Diru laguntzak ez dira altruistak, turismoa edo espekulazioa sortzea eskatzen zaio arteari».

Ruper Ordorika Eta Kitto! herri aldizkarian: «Denok edukitzen dugu entzule bat buruan eta nirea euskalduna da».

Iñaki Etxezarretak Deiari esanak: «Euskararekin batera dagoen kultura egitasmo edukatiboaren baitan txertatzeko, sistematizazioa falta izan da (...) Derrigorrezko irakaskuntza amaitu eta gero ikasle batek zenbateraino jakin behar du musikaz edo dantzaz?».

Andoni Egañak adierazpenok egin zizkion Garari: «Uste dut badela garaia bertsolaritza Antropologiatik iker dezaten, Psikologiatik, Ekonomiatik edo Soziologiatik».

Ixiar Rozasek zera adierazi zuen Berrian: «Ez zait batere interesatzen entretenigarritasuna, ez irakurle gisa eta are gutxiago idazle gisa. (...) Gero eta gizon-emakume akritiko eta neutralagoak nahi gaituzte, eta horrekin lotuta dago hori».

hemeroteka

1968. zenbakia | 2004-11-28
1967. zenbakia | 2004-11-21

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan