Haur bat mundura jaio dela esaten da, baina zu jaio zinen lekua mundutik urruti zegoen.
Eta hain leku urrunean nola ateratzen da bizitza aurrera?
Bederatzi urterekin jaitsi zinen lehen aldiz menditik mundura, Errenteriara. Nolakoa zen beste mundu hura?
Zuek nolako jolasak erabiltzen zenituzten baserrian?
Beldurra, lan gogorrak, ezjakintasuna, mundutik urrun... Horrelako egoeran heldu leku bat behar izaten du pertsonak. Zuena zein zen, erlijioa agian?
Gainera inguruko apaizak oso gogorrak ziren. Errenteriako bikarioa nik uste Francoren semea edo horrelako zerbait zela. Diktadore oso gogorra zen. Akordatzen naiz behin Oiartzunera ehorzketa batera joan behar genuela. Goizeko hiruetan atera ginen etxetik bederatzitarako Oiartzungo elizara joateko. Negua zen, eta elurtuta zegoen. Bost lagun ginen. Lauk hilkutxa bizkarrean generamakien, eta bat zioan argiarekin. Gorriak ikusi eta gero, ez dakit zenbat minutu baina minutu batzuk berandu iritsi ginen. Bikarioa elizako atetik kanpora zegoen, eta berandu zelako kristoren sermoia entzun genuen.
Ordutik aurrera erlijio fedeari agur, eta Euskal Herriko borrokan izan duzu fedea. Nondik piztu zitzaizun kontzientzia hori ?
Kooperatibak asko eman dio Leintz eta Deba Garaiari?
Hori gerora ohartutako fenomenoa da edo barrutik ere ikusten zenuen?
Arraroa zena, orduan, norbait gazteei bertsotan erakusten hastea zen. Bertso eskolak sortzea nola otu zitzaizuen? Bertsoa ikasi egin zitekeen?
Hutsetik hasi eta eliteko bertsolariak atera zitzaizkizuen, besteak beste, Jon Sarasua. Arotzak onak, ala zura zen berezia?
Bertso eskolen sortzaileetako bat zu izan, eta nahiko kritikoa zara bertso eskolen bidearekin. Zer dela eta?
Eskoriatzan dena hain zutik jarria zegoenean, zure etxean armategia aurkitu, eta egun batetik bestera zerua buru gainera erori zitzaizun. Nola oroitzen duzu?
Zuk, ihes egitea lortu, eta mendian aurkitu zenuen babesa. Kontatu nolako egunak izan ziren mendiko haiek.
Ia berrogeita hamar urte, andrea preso, seme-alabak etxean, zu zuloan gordeta noiz arte jakin ez... Nondik ateratzen da eguna pasatzeko indarra?
Hitz egiteko inor ez al zenuen izaten?
Iparraldean gordeta egon zinen garaian ETA eta IK bakoitza bere aldetik zebiltzan, eta hizketarako ere nahiko gai mingotsa zen. Izan zenuen horretaz mintzatzeko aukerarik?
IKren borroka nola ikusten zenuen?
Iparraldean pixkanaka bizitza normala egiten hasia zinela GAL azaldu zen. Mirariak salbatu omen zintuen haiengandik. Nola izan zen?
Ondorengo hamar urteak berriz ere zuloan gordeta eman zenituen. Zuloan dagoenak asko pentsatzen du jendea nola oroituko ote den beraz?
Eta esperantzaren argia ez al da inoiz agortzen?
Erbestea nolako presondegia da?
Hogei urte pasan gordea egon ondoren erraza al da berriz herrian integratzea?
Eta herria asko aldatu da?
Bizitakoak bizi eta sufrituak sufritu, bizitza guztia herriari eskaini ondoren, zer iritzi duzu politikoei buruz?
ETAren azken komunikatuak irakurrita zer gogoeta egiten duzu?
Badirudi esperantza zerbait pizten ari dela berriz ere...
1934ko uztailaren 25ean jaio zen Errenteriako Añarbe baserrian, orain urak hartua daukan baserri batean. Lehenik baserri lana, hamasei urterekin aizkora hartu eta mendira, azkenik gaueko lanean, bizibide gogor denak probatu zituen gaztea zen artean. 1959an Eskoriatzara ezkondu, eta bost seme-alaba izan zituen. Inoiz eskolarik zapaldu gabea izanagatik, bertso eskolen hazia erein zutenetako bat izan zen. 1981ean Iparraldera errefuxiatu behar izan zuenetik zuloz zulo ibili da. Joan den urtean itzuli zen atzera Eskoriatzara, herrira. Biziaren Azala izeneko liburuan, prosan eta bertsotan, bilduak ditu bere bizipenak.
«Bertsolariak eta politikoak gaur egun berdin juzkatzen hasita nago. Herriko urratsei ere ez diete jarraitzen, atzeragotik dabiltza. Politikoak ere horrela etortzen dira, eginaren gainean hanka jarriz. Nik uste gai jartzaileek eraman dutela bertsolaritza leku horretara, beti bertso ona, jarritako bideak bete eta kito. Herria bera bada nahiko gaia, herri madarikatu honek sufritzen duena. Ez dut esaten garai batean Silveira bat sartzen zen bezala sartzerik, ez, ez. Ez dago gauza handiak esan beharrik, baina jendea hunkitu egin behar da. Bertsoak ona izateaz gain, piper pixka bat ere behar du. Txapelketan beharbada ez, baina bertsolaritzak badu zer egitekorik hortik kanpora ere».
«Gaueko lana gogorra zen. Ni neu ez naiz oroitzen, baina han ikusi ditut gizonak negarrez benetan, ezinak jota. Gainera gauez lan egiten genuenok egunez ere lan egin behar. Egunez lotan geldituz gero deklaratuta baitzegoen zertan zenbiltzan. Gau batzuk, astean pare bat edo, osorik galtzen genituen. Eskerrak ez genuela gauero egiten, bestela... Harrapatu ere inoiz harrapatu gintuzten. Ni Guardia Zibil batekin lurrean bueltaka ibilita nago. Metrailetaren punta saihets tartean sartu zidan, baina mirariak salbatu eta alde egitea lortu nuen. Haiei hiltzea ez baitzitzaien komeni. Dirua komeni zitzaien azpitik, eta azpitik pagatuz gero uzten zizuten bidea libre, baina azpitik pagatuz gero ez zen norberarentzat gelditzen irabazirik. Horretan zen komeria».
«Bilbon eta Donostian egon nintzen soldadu. Oraingoek gertu dagoela diote baina niretzat nahiko urruti zegoen Bilbo ere. Soldadutzan lan xelebre askoak erabili nituen. Nik erdararik jakin ez, eta han jarri ninduten egun batean espainolez erakusten Uztapideren ilobari. Nik ezer ez jakin eta hark gutxiago. Ederki mintzatu ginen biak euskaraz ûkar, kar, karû. Gainontzean ez nuen ezer askorik ikasi. Klase batzuk ematen zituzten idazten eta leitzen ikasteko eta apuntatu nintzen han. Baina lehenengoz joan nintzenean nik banekiela eta ez nuela ikasi premiarik esan zidaten. Ez dakit besteak non ibiliak edo non egonak izango ziren. Gero komeri ederrak ibili nituen kartak irakurri eta idazteko».
![]() |
|
||||
1968 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa