Astekaria

 Txandan 

Izena eta izana

Igor Estankona

Igor Estankona


1968. alea
2004-11-28
alde 0    kontra 0

Ikasleak sagarraren azken laurdena irentsi eta koadernoa atera du. Agureak leihoko kortinak alboratu ditu. Euria ari du kanpoan.

Zelan esaten diozue palomeari? Galdetu dio ikasleak boligrafoa ondo dabilela egiaztatu ondoren. Palomea, erantzun dio agureak. Palomea? Ez duzue zuok usoa esaten? Bai, usoa, eman du ontzat laster elkarrizketatuak, egia biak bereizten dituen burmuineko marra zeharkatuz. Bata zer apuntatu ez dakiela geratu da. Bestea zelan lagundu ez dakiela. Hala jarraitu dute, kolore guztietako animalien artean, elkar ulertu ezinik.

Zer ziren laminak? Galdetu dio ustekabean gazteak. Laminak? Errepikatu du agureak. Laminak hortxe egon ohi ziren ûeuria ari du oraindik, euri zarratuaû, horkoxe lastatian. Morrosko galantak ziren laminak, gu baino askoz handiagoak. Egunez esnea edan eta edan egoten ziren, esnea edan eta edan, eta gauez ateratzen ziren, fetxoriak egitera!

Bazkalosteko lozorroan, forma hartuz doaz palomea, usoa eta lamina maskulino ikaragarriak. Eta otsoa? Otsoa ere okerra da, ezta? O(t)soa? Duda egin du atzera agureak, hartzaren eta otsoaren bitarteko izaki desagerturen bat gogoan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1967
 
azala1966

1968 zenbakia.
2004ko azaroaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia