Astekaria

 Hiruko Txikian 

Irabazi dugu

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1968. alea
2004-11-28
alde 0    kontra 0

Ikaragarri eszenifikaziotan. Edozein dela ere zioa, espektakuloaren kodea erabiltzen edonoren pare gaude. Inguratzen gaituzten futbol elkarte biak ere, uztaileko aurkezpenetan ditugu azkarrak, itxaropenak sortzeko unetan indartsuak. Baina gero jokoan asmatu behar da, partidak irabazi behar dira. Eta igandero azterketa dutenez, irabazi ezean aldakuntzak behar dira. Taktikoak, estrategikoak eta giza baliabideak behar dira aldatu. Eta eszenifikatu, jarraitzaile leialak leial izaten jarrai dezaten. Batasunak iragarri du aldakuntza estrategikoa, aurreko astean ezagutzen ditudan Batasuneko kideak eskandalizatzeko moduko oinarriak aldarrikatuz. Bakea egitea zailagoa omen gerra baino. Gerrak galdutakoen seme-alabek badugu horren berri. Hemen zailena irabaztea dugu. Gerran eta bakean. Eta gerrak ez baldin badigu garaipena ekartzen, bestela jokatu beharko dugu derrigorrez. Baina hori besterik da, beste kirol bat. Entrenatu ez dugun joko bat. Iparraldean eta Nafarroan Batasuna deitu prozesuek ahuldu gintuzten. Aitor diezaiogun gure buruari, ibilitako bidea desibiliz zintzoki. Azkartuko gaitu. Jokalarietan dut nik ikusten arazoa. Ez ditut jotzen horretarako egokiak, estrategia berria aurrera eramateko gai. Eta nahiago oker banengo.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1967
 
azala1966

1968 zenbakia.
2004ko azaroaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia