Astekaria

 Kultura 

Galeperrak eskabetxean

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1968. alea
2004-11-28
alde 0    kontra 0

Osagaiak:

8 galeper garbi

Tipulin bat, pikatua

Porru bat, pikatua

Azenario bat, xerratan moztua

Apioa, adaxka bat

8 baratxuri ale, osorik

3 koilarakada handi oliba olio

20 koilarakada ardo zuri

20 koilarakada Xerezko ozpin

Litro bat ur

20 koilarakada oliba olio birjina

Gatza

Gatza eman eta kazola batean, 3 koilarakada oliotan gorrituko ditugu galeperrak, alde guztietatik. Plater batera aterako ditugu ondoren. Kazola berean gozatuko ditugu gero baratxuriak, tipulina, porrua, apioa eta azenarioa. Barazkiak gorritzen hasi orduko sartuko ditugu berriro galeperrak, eta ardo zuria, ozpina eta ura erantsiko ditugu ondoren. Gatza eman, tapaz estali, eta ordubetean edukiko dugu kazola su ezti-eztian egosten. Galeperrak eginak dauden jakiteko, sutatik atera eta izterrak xamur dauden frogatuko dugu. Gutxienez 6 orduz utziko ditugu pausatzen, eta epelak edo giroko tenperaturan jango ditugu, sekula ere ez hozkailutik atera bezain laster. Eskabetxe-ura nahasi eta harekin batera jango ditugu galeperrak, edo patata egosien edo entsalada baten gainean garaztatuko dugu, hornidura gisa.



Kornixonak (pepino txikiak) nola maneatu

Normalean, ozpinetan jarritako kornixonak edo pepino txikiak hain dira goxoak, ezen aitaren batean jan ditzakegu denak. Baina aurretik maneatuz gero, are goxoagoak izango dira. Xukatu, katilu batean jarri eta oliba olio birjinaz eta ardo beltzaz busti. Gainetik, gainera, hauek gehituko dizkiogu: limoi baten azal birrindura, piperrauts min pixka bat, tipulin-zerrendak, baratxuri ale bat zuritua eta zapaldua, erramu hosto lehor pixar bat, perrexil hosto batzuk xehatuak eta eskura ditugun Arabiako lurrin gustuko guztiak. Oliba potzolo batzuk jartzen baditugu, are ederrago eta goxoago. Bakoitza molda dadila bere gustuko modua erabakitzen ozpin-pepinoak jateko. Horixe da hoberena.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1967
 
azala1966

1968 zenbakia.
2004ko azaroaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia