Durangoko Azoka 2004
Aitziber Salaberria
Datorren abenduaren 4tik 8ra bitartean, 39. aldiz zabalduko ditu ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Aro berriari ekin zitzaion iaz. Elizpetik igaro ondoren, karpapetik eraikinaren babesera igaro baitzen. Estreinaldia egin eta birjintasuna galduta, 39.a ere adarretatik eusteko modukoa antolatu du Gerediaga elkarteko lan taldeak. Azoka aitzakiatzat hartuta, aurtengoan ere, izango da beste berritasun batez gozatzeko parada; izan ere, Landako konplexuan bertan, Plateruena Kafe Antzokia inauguratu da. Ondorioz, abenduko zubian Durangora gerturatzeko asmoa duen orok, Azoka bisitatzeaz bat, Plateruenan izango den ekitaldi nahiz estreinaldi ederrak ikusteko aukera izango du. Bestalde, literatur belaunaldiez hitz egiteko hiru idazle bildu ditugu mahaian: Juan Luis Zabala, Harkaitz Cano eta Iban Zaldua.
guztia irakurri