Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-28 -- 1968.zenb


Giro nahasia euskal politikan, baina baikorra

Batasunak Belodromoan egindako proposamenak giro politikoa astindu du eta azken asteetan izandako atxiloketa andana eta tortura salaketek giroa nahasi dute. ETAk zerga iraultzailea ordaintzen ez dutenei egindako mehatxu berriak ere hor dira. Era denetako interpretazioak eman zaizkie gertaera hauei guztiei baina, oro har, eta modu desberdinean bada ere, alderdi guztiek ûPPk ezikû positiboki baloratu dute Belodromoko eskaintza eta neurri batean edo bestean aintzat hartu dute proposamena; giro nahasi horretan baikortasun gune ugari ikusi dira ia esparru politiko osoan. Baina bistan da giro berriak ez duela eraginik gatazkaren zenbait parametrotan: joan den astean, Baltasar Garzonen aginduz, 20 lagun atxilotu zituzten ETArekin zerikusia izatearen akusaziopean: 11 aske utzi zituzten eta 9 espetxeratu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Euskal Herri osoan mobilizazio eguna deitu du ostiral honetarako.


Diru-laguntzekiko kezkak

Eusko Jaurlaritzak banatu ditu jada euskarazko komunikabideei dagokien aurtengo diru-laguntzak, baina urtea amaitzear dela, oraindik ere diru-laguntzarik handienak ez dira dagokien lekuetara iritsi. Hori izan da komunikabideetako arduradunen azken bi urteetako kexa nagusietakoa, dirulaguntzak zegozkien urtean iritsi beharrean, hurrengo urtean ondo sartuta iritsi izan direla. Aurten badirudi arazo hori ez dela izango, baina hainbat komunikabidetako arduradunek adierazi dute jada, ez dela logikoa oro har iaz baino diru gutxiago jaso izana, eta komunikabide zenbaitzuren kasuan 2002an baino gutxiago. Dirulaguntzak banatzeko irizpideak ere ukitu beharko liratekeela aipatu da.


Zuzendaritza krisia Zaldiko Maldikon

Zaldiko Maldiko Iruñeko euskara elkarte zaharrenak zuzendaritza krisi sakona bizi izan du azken asteetan, nagusiki zuzendaritza batzordeko bost kideak 10 urtetik gora daramatelako zeregin horretan eta, orain arte, ez dutelako ordezkatuko dituen talderik bilatu. Hori dela eta, hilaren hasieran bazkideen bilera egin zuten egoeraren larritasuna azaltzeko eta jadanik erdi mailako irtenbidea erdietsi dute: ez dute bat-batean ordezkatuko dien talderik lortu, baina bazkide gazte talde batek hilabete batzuren buruan ordezkapena egiteko konpromisoa hartu du eta, bitartean, bi taldeak elkarlanean arituko dira.


Bost aldizkariren kanpaina kioskoan

Ezaguna da euskarazko aldizkariek kioskoan agertzeko duten zailtasuna eta, egoera horrekin kezkaturik, bost aldizkari ûElhuyar, ARGIA, Luma,Gaztetxulo eta Ipurbeltzû kioskoari begira zer egin zitekeen pentsatzen hasi ziren duela zenbait hilabete. Horren ondorioz, kanpaina pilotoa abiarazi dute «Aldizkariak euskaraz guztion neurrira» lelopean eta euskarazko aldizkarien presentzia saltokietan nabarmenago egitea da duten helburu nagusia. Display-en bidez edo kokapen nabarmena eskuratuz, bost aldizkariak batera agertzeaz gain, nabarmenago ere jarriko dituzte zenbait saltokitan.

Daniel Udalaitz


Espainiako Estatuko Pentsioen Erreserbako Funtsa etorkizuneko pentsioak babesteko tresna bat da. Euskaldunok, Iparraldekook zein Hegoaldekook, geure pentsioez erabakitzeko ere ez dugu eskumen subiranorik, eta horregatik gaude, Frantziako eta Espainiako gobernuen mende. Hori dela eta, Espainiako edo Frantziako legeriari loturik gaude. Funts hori 2000. urtean sortu zuten, Espainiako patronalak, gobernuak eta sindikatuek izenpeturiko Toledoko Itunaren gomendioz. Haren lehen diru-hornidura 601 milioi eurokoa izan zen. 2001ean, 1.803 milioi jarri zituzten, 2002an 3.575 milioi, eta aurten 2.402 milioi euro. Gaur egun, pentsioen funtsa 8.669 milioi eurokoa da. Funts horretako diru-hornidurak enpresek eta langileok Gizarte Segurantzari pagatzen dizkiogun kotizazio sozialen soberakinen zati batetik datoz. Funts hori Espainiako Bankuaren kontu batean gordailutzen da, urteroko etekinekin batera, eta diru guztia Estatuko Altxortegi Orokorraren bitartez berrinbertitzen da aktibo finantzazio publikoetan ûzor publikoaû. Gaur arte sorturiko etekinak 288 milioi euro dira.


Aldaketa izeneko fundazio berria sortu berri dute euskal gizarteko zenbait pertsona ezagunek. Euskal Herrian aldaketa politikoa ematea ezinbesteko ikusten dute eta helburu horren aldeko lana egingo dute. Joseba Arregi, Imanol Zubero, Carlos Trevilla, Luisa Etxenike eta Santiago Bengoa dira, besteak beste, taldeko bultzatzaileen artean.

Filipe Bidarten baldintzapeko askatasunari ezetz esan dio Parisko Helegite Auzitegiak. Horretarako argudio nagusia Bidarten askatasun eskaera egiteko aurkeztutako txostenaren ahulezia aipatzen da eta, bereziki, Bidartek aurkezten duen lan iraunkorrarekiko ûaske ateratzeko baldintzetakoaû zalantzak izatea.

Gaizka Larrinaga Bizkaian izandako azken sarekadetako batean atxilotu zuen Guardia Zibilak eta gaur egun aske da. Tortura salaketa testigantzak ehundaka irakurri eta entzun ahal izan dira eta horietako bat gehiago da Larrinagak azaroaren 19ko Gara egunkarian eskaintzen duena. Testigantza izugarri gogorra eta ausarta, torturatua zein egoeran eta noraino iritsi daitekeen deskribatzen duena.

Nafarroako hurrengo hauteskundeetan Batasuna eta Ezker Batua Nafarroa Bai koalizioan izatea nahiko luke Aralarrek eta hori gauzatzearen alde egingo du. Laster egitekoa den Nafarroako Aralarren Konferentzia Politikoan jorratuko dute gaia. Hori lortuz gero, NB Nafarroako bigarren indarra izatea du helburu Aralarrek.

hemeroteka

1967. zenbakia | 2004-11-21
1966. zenbakia | 2004-11-14

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan