Zer da: Kanpo-zorra


2004ko azaroaren 21an

Kanpo-zorra, edo atzerri-zorra, estatuak, beste botere publiko batzuek edo esparru nazionaleko enpresa handiek beren estatutik kanpoko kapital-merkatuetan baliabideak lortzeko prozedura da. Zorra, gehienetan, banku-sindikatuen zerbitzuak kontratatuz jaulkitzen da, eta jaulkipena bezala diru-itzulera ere nazioarteko konfiantza ematen duen dibisaren batean egiten da (dolarretan, yenetan edo, gaur egun, eurotan). Gutxiago garatutako zenbait estaturen (Brasil, Mexiko, Argentina...) kanpo-zor hain handia nazioarteko arazo bihurtu zen 1982tik aurrera. Orduan agertu ziren dirua itzultzeko lehenbiziko zailtasunak Mexikon (petrolio gordinaren prezioen gainbeheragatik) eta, ondorioz, beste estatu batzuetan. Horrek guztiak Cartagenako Akordioa izenekoa ekarri zuen, Hego Amerikako hamar estatuk izenpetua. Akordio hori, 1985etik aurrera, hartzekodunei fronte bateratua agertzeko saiakera izan zen. Gaur egun, Hirugarren Mundua esaten zaioneko estatu asko, bizirik iraungo badute, kanpo-zor horretara jo beharrean dira, eta horrekin negozio bikaina egiten dute kapitala mailegatzen dieten Lehen Munduko estatu handiek.


Azkenak
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzietan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Eguneraketa berriak daude