Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-21 -- 1967.zenb

Berenjena kabiarra

Hasier Etxeberria / David De Jorge


Osagaiak:

l6 alberjinia (berenjena)
10 koilarakada oliba olio
Azukrea, ximiko bat
6 baratxuri ale, zuritu gabe
Gatza
Tipulin erdia, pikatua
Perrexila, xehatua

Sardexka baten hortzekin zulatuko ditugu alberjiniak eta labeko erretilu batean ipiniko ditugu ondoren. Gatza, azukrea eta baratxuriak gainetik hautseztatu eta gero, 6 koilarakada oliba olio isuriko dugu haien gainetik eta 200ēko tenperaturan edukiko ditugu ondoren labean, 40 bat minutuan. Denbora-tarte hori igaro eta gero, zuritu eta mintz beltz hori gabe utziko ditugu alberjiniak: erretako mamia baizik ez dugu erreserbatuko. Zuritu ere egingo ditugu baratxuriak. Alberjiniak eta baratxuriak pikatuko ditugu, labana batez, oso puska finetan.
Kazola txiki batean, geratu zaizkigun olio koilarakadak ipini eta su eztian gozatuko dugu olio hartan tipulina, kolorea hartzen utzi gabe. Alberjinia eta baratxuri erreak gaineratu ondoren, ordu erdian utziko dugu guztia su ezti-eztian gozatzen. Gatza eman eta hozten utziko dugu ondoren guztia. Hoztu, gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu eta perrexil xehatua erantsiko dugu.
"Kabiar" kopuru handi bat egin dezakegu eta ongi itxitako poteetan kontserbatu, hozkailuan, eta oliba olioz estalia. Ogi txigortuan igurtzita, uraza edo tomate entsaladari, edo egositako pastari, edo tomate saltsari, edo ahuntz-gazta on bati koilarakada bat erantsita, hornidura gustagarria eta merkea da inolaz ere.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan