Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-21 -- 1967.zenb

Ametsak

Joxe Mari Ostolaza

Izan nituen lagun haurtzaroan. Eskola etxetik urrun, bideari ekiten nion ameslari, nondik norakoa automatismoaren morroi igarotzen nuen paisaiari kasurik egin gabe. Askotan desibili behar izan nuen pausoz pauso egina, eskolako atariari erreparatu ez, eta nire ametsaren gozoak helburutik urruntzen ninduela oharturik. Ez ziren gutxi izan jasotako zigorrak eskolara berandu iristearen truk. Edozein aitzakia zen egokiagoa egia aitortzea baino. Gaurkoan kantaria kontzertuan, atzokoan kirolari garailea. Bietan, lotsatzeko moduko errealitatea. Batean edo bestean, auzokoren batek esango zion amari orroka kantuz pasa nintzela bere aurretik non nenbilen ez nekiela. Oraindik orain gure amak akorduan ditu nire ibilera haiek. Gaztetan ere jarraitu nion esna amesteari, haurretan ez bezalako disimuluan trebe bilakatu nintzelarik. Ez nintzen jada berandu iristen tailerrera, ez nuen motiborik eman zigortua izateko, baina txalo zaparrada beroenak ametsetan esna jaso izan nituen. Geroztik gogoan ditut kartzelakoak, denborari irabazitakoak, erotzetik libratu nindutenak. Ibarretxek ere egiten omen ditu. Eta aitortzen dizkio nagusiari buruz buru publikoki. Ez da lotsatzen, hain eskuragarriak, gauza errazak eta borondatezkoak baitira bereak nireak ez bezala.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan