Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-14 -- 1966.zenb

Zer da: Zor publikoa

Daniel Udalaitz


Zor publikoa estatuak edo beste botere publiko batzuek ûEAEko eta Nafarroako gobernu autonomikoek edo haien erakunde autonomoekû baliabide finantzarioak eskuratzeko modu bat da. Horretarako, balore-tituluak jaulkitzen dituzte, burtsan negozia daitezkeenak. Espainiako estatuan, zor publikoaren jatorria juroen garaitik dator. Errege Katolikoek jarri zituzten zirkulazioan, harik eta errege-bonuek ordeztu zituzten arte, Karlos III.agandik Fernando VII.a arte. Bi zor mota horiek Koroaren jarduerak ûbatez ere belikoakû finantzatzeko balio zuten. Zor publikoaren zerbitzua, printzipala itzultzea eta interesak ordaintzea, alegia, nahitaezko partida da estatuaren aurrekontu orokorretan. Zor publikoa betierekoa izan daiteke, diru-itzultzerik gabe, eta interes batekin, datarik gabe; eta amortizagaia, barrukoa zein kanpokoa. Epe laburrerako zorrak Altxorraren obligazioen, letren eta ordaindukoen forma har dezake. Obligazioak era guztietako enpresa edo entitateek jaulkitzen dituzten balore-tituluak dira, kapitalen merkatuan kreditua lortzeko. Altxorraren letrak Ekonomiako eta Ogasuneko Ministerioak jaulkitzen ditu, urtebeteko epean baliabideak eskuratzeko. Ordaindukoa pertsona edo entitate batek izenpetzen duen dokumentua da eta onartzen du halako kopuru bat denbora jakin batean ordaintzeko obligazioa.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan