Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-14 -- 1966.zenb

Nolaismoa

Andoni Mujika

Normalean metodoaz edo metodologiaz ulertzen dugun horretaz jardun nahi dut. Erakunde ezberdinen lehenengo lana, eta inportanteena, helburuak ûnobleenak askotanû oso zehatz eta txukun azalduta uztea da, diskurtso estrukturatu eta logikoz. Behin horiek definituta, eta denbora pasatu ahala, bigarren maila hartzen du NOLAk. NOLAismoaren antzerako kontzeptu edo ideiak ûbaina mutilatutaû politikagintzan eta, baita, beste alor batzutan ere entzun izan ditut, esate baterako, helburuek ez dituztela bitartekoak justifikatzen -bortizkeriaz ari dira horrelakoetan-.

NOLAri eman izan zaion protagonismoa, gai horretan, zeharo partziala da ûlegitimitatez?û baina mugatua. Desio politikoak eskuratzeko indarkeria ez da bitarteko justifikagarria, konforme. Baina kasu horretan bakarrik? Beste edozer lortzeko zenbait bitarteko, ostera, gezurra edo erdi gezurra, elkartasunik eza, pertsonaren duintasuna zapaltzea, berbazko bortizkeria, demokraziarik eza, goi mailako inkoherentziak, hainbat indar eta botere motaren eragiteko ahalmen izugarriak ûez naiz betiko indar "faktikoez" soilik ariû barra-barra darabilzkigu inongo erreparorik barik. Terreno horietan dantza egiten erabat ohituta daude zenbait politikari, beste hainbat ekonomia agente, buruzagi sindikalista "progre" asko, erlijio ordezkariak, ezer gutxi eginda inoren kolkotik bizitzen dakien makinatxo bat elementu... Zorionez baita ere, entzun izan dut bitartekoa bera helburu dela batzuentzat. Hau diotenengandik gertuago dago adierazi nahi dudana, gauza bera ez dela uste dudan arren.

NOLA niretzako, bizitzaren ardatz bihurtzen ari da, gero eta indar handiagoz, gainera. Neu ere NOLABIDEan nago, eta itxidura malgu eta hauskor horrek ûhorrela behar duû aukera ematen dit hain garden ez daukadanari buruz ere idazteko: NOLANIREko teoria libertario edo liberal ûlibre zentzuarekin esan nahi dut, badaezpada ere, irakurle "sesentayochoañeroren" bat larregi aztoratu ez dadinû horri buruz bueltaka darabilzkidanak eskribitzeko. NOLAzer-ean, "zer" hori hizki txikiz eta atzean, NOLAri diskriminazio positiboa eginez, dago muina eta lehen hazia. ZER ez da ezer. Zenbat zer, zenbat helburu... kakaztu ditugu NOLArekin dibortzio eta abandonu traumatiko eta barkaezinak praktikatuz ia hasiera-hasieratik? Egia da hanka-sartzerako eskubidearekin bat egiten dudala goitik behera, baina baita, pertsonen erreparazio eta zaharberritzeko beharrizan eta eskubidearekin ere. Hanka-sartzea eta errepikatzea hobetze ariketak dira, bedeinkatuak, trebetasunak hartzeko itzelezko aukerak, pedagogiarik zahar eta interesanteenetakoak.

Edozein ekimenerako, lehenengo, ZER edo IPARRA jartzea dela zuzena esan izan digute betidanik. Horrela izan da eta da, beharbada arrazoiz gainera, baina ni ez nago ados. Kontzeptu bi horiek siamestuta joan behar dutelakoan nago, komunioan.

NOLArekin gure helmugek, pentsamenduek, nahiek eta ideologiak zeharo fusionatuta egon behar dute, gorputz zatiezinean. Metodoa helburuan eta helburua metodoan. Egunerokotasunean, gestio ereduetan eta funtzionamenduan iparra eta jokatzeko moduak gauza bera izan behar dute. Ongizate pertsonalak, identifikazioak eta sentimendu maitatuenek ez diote egun handiari, zeru salbatzaile horri, itxaron behar horiek guztiak bizi ahal izateko. Gure misiorik sakonena ere lehen egunetik garantizatzeko aukera oparitzen digu NOLAbideak. Geuk ûnorberak berea, pertsonarengandik taldera eta taldetik pertsonarenganaû markatutako zoriontasunerako praktika desutopizatu ûposible eginû eta frustrazioak ekiditen ditu NOLAk. Ze hurbil ikusten dudan guzti hau autoeraketatik! Autoeratuta bi planotan, bat, kanpoari aurre eginez, proposatuz eta eraikiz, antolatuz, eta bi, barrura begira autoeratuta. NOLA? Natural, dibertituz, estimulatuta, gure ametsak beldurrik gabe biziz, ausart, desioei jaramon eginda bakarrik.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan