Astekaria

 Kultura 

Maite Zulaika: «Gure poetaren mundu metaforiko ausartan sakondu dut»

Irudia

Pilar Iparragirre


1966. alea
2004-11-14
alde 0    kontra 0

Zer asmorekin ekin zenion azterketa honi?

Luis Mari Mujikaren unibertso poetikora hurbilketa astitsua egin nahi nuen, baina ez bakarrik bere ildo formala aztertzeko. Bere zenbait testu poetiko ere ekarri ditut kontura, horrela poetaren ibilbide poetikoaren aldeak sakonkiago jarraitu ahal izan daitezen.

Beraz, zure lanaren funtsa zein izan da?

Poetaren alderdi formal nabarrak eta aldarte literarioak aztertzen saiatzea. Hau da, Mujikaren irudien mundua ûpaisajismo gozo eta jori baten inguruan onduta dagoen bere iruditeria originalaû, eta darabiltzan sinboloak, metaforak eta sinestesi-joerak aztertu ditut, ekarpen bakoitzean atentzioa jarriz. Nire azterketa ez da exhaustiboa, noski, baina, zerbaiti heltzekotan, gure poetaren mundu metaforiko ausartan eta iruditeria nabarran sakontzen ahalegindu naizela esango nuke, eta hori poemaz poema. Maiz metaforismo surrealista baten ildoa atzeman diot, joera hori euskaran oraindik hain tinkatua ez zegoenean. Gerora, berriz, ñabardura bereziko metaforismo gotorra landu zuen poetak, faunari, metalei, tresna eta elementu bereziei (hautsei, gatzei, ozpinari, aitzurrei, haizkorei) garrantzi literario handia eskainiz. Metaforismo horren azpian García Lorca edota Miguel Hernandezen eragina suma daiteke, eta baita Neruda eta Vicente Aleixandreren ukitua ere.

Euskal poeten eraginik ba al du?

Bere hasierako poetika Juan Mari Leukona eta Mikel Lasaren sinbolismotik hurbil dago, baina gero bide askoz surrealistagoa hartzen du.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1965
 
azala1964

1966 zenbakia.
2004ko azaroaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia