Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-14 -- 1966.zenb

artikulu nagusira itzuli
Gizonezkoak ez ditugu onartuko (lasterketa honetan)

(2004ko martxoan, Runner's World hilabetekarian

argitaratu zen artikuluaren laburpena da hau)



2004ko maiatzean emakumeek ez beste inork parte har zezaketen lehenengo korrika lasterketa antolatu zuten Madrilen. Antolatzaileetako bat Yolanda Vázquez zen, korrikalaria (ezezaguna) eta Runner's World atletismo aldizkariko langilea. Bere nahia kiroleko alor ahulen alde zerbait egitea zen eta ahulenetakotzat jotzen du emakumeen kirol jarduera. Madrileko kaleetan, emakume korrikalariak ez direla urri eta ez direla "bitxo arraroak" erakutsi nahi zuen. Gizonezkorik gabeko probaren aurka ordea, gizonezkoren bat kexatu zen; diskriminazioa omen zen lasterketa hura antolatzea. Kexa serio aztertu ondoren, hainbat arrazoi (horietatik zazpi ekarri ditugu hona) eman zuen Vázquezek azpimarratzeko emakumeentzako proba hura ez zela diskriminatzailea, ezta sexista ere.



Madrileko kontuak dira hauek, korrikari buruz ari gara eta ez kirolari buruz orokorrean, eta neska gazteak ez dira aztergai emakumeak baizik. Hala ere, segidako puntuek kirolaren mundutik bazter geratzen diren neskak hobeto ulertzeko balioko digula uste dugu, eta kirola utzi ez duen neska askok jakingo du zer aurkituko duen urte batzuk geroago.



1.Zibilizazio kontua da: Europan eta Amerikako Estatu Batuetan perretxikoak bezala ari dira ugaltzen emakumeentzako lasterketak. Lasterketa hauek desberdinak dira, emakumearen psikologia kontuan hartzen da. Ez zaio asko gustatzen lehiatzea, baina bai beste emakumeekin korrika egitea (ahizpekin, alabekin, laneko lagunekin...).



2.Elkartasun kontua da: Lasterketetako antolatzaileak gero eta gehiago saiatzen dira emakumeentzako baldintzak hobetzen (sari parekatuak, komunak...), baina, hala ere, oso emakume gutxik hartzen du parte. Alabaina, gero eta emakume gehiagok egiten du korrika bere kasa. Zerbait gertatzen ari da...



3. Psikologia kontua da: Ez gara Venusekoak, baina emakumezkoak eta gizonezkoak desberdinak gara eta hori hain maskulinoa den kirolean igartzen da, batik bat lehiaketan. Emakumeok sasoi puntua lasterketan frogatzeko beharrik ez dugu sentitzen. Korrika egiten dugu gustatzen zaigulako, estresa arintzeko, sasoian mantentzen gaituelako, pisua eta osasuna zaintzen laguntzen digulako. Geure buruaren kontra lehiatzen gara eta horretarako ez dugu behar oinetakoan txipa eramatea.



4. Gutaz ahaztu dira: Irteera marratik gertuen dagoen horman aurki ditzakegu gizonak barruak husten. Eta emakumeak zein komunetara goaz? Hobe ez kontatzea, inork jakin ez dezan. Sarien orduan, emakumeari plantxa eta gizonari txekea, dutxak komunitarioak, lasterketan zehar edariak hartzeko guneetan komunik ez, osasun zerbitzuetan konpresarik ez... Mila xehetasunetan ez du inork erreparatzen, emakume gutxi baitira lasterketaren bat antolatzen dutenak.



5. Lotsa kontua da: Gizonen munduan gutxiengoa izateak agerikoa egiten zaitu. Nahiz eta korrikalari ona izan, emakumea beti gizonaren atzetik dabil. Aurrena bazoaz ere, gainerakoentzat 50. iritsi zara eta ona ez bazara azkeneko 50etan helduko zara. Gainera, horrelakoak entzun beharko dituzu: "Hurrengoan ilea luzatzen utziko dut" edo "A ze larrua, azkenetakoa heldu zara eta saria eman dizute!".



6. Heziketa kontua da: Gizon gutxik entzun behar dituzte beren ipurdiari edo gainerako gorputz atalei buruzko txorakeriak. Honelako esaldi matxistak ere entzuten dira: "Sukaldean egon behar zenuen eta ez kalean izterrak erakusten". Ez du azalpenik merezi.



7. Adiskidetasun kontua da: Emakume askok ez dute bakarrik parte hartu nahi lasterketetan eta gizonezkoekiko erritmoak desberdinak dira. Ohikoena bakarrik entrenatzea da eta lasterketetan edo bikotearekin goaz edo taldeko emakume bakarra gara. Behingoz emakumeez inguratuta egin dezakegu korrika, irteeran ukalondokorik sufritu gabe eta inork errietan egin gabe helmugara arte berriketan joan garelako. Lagun berriak ere egin ditzakegu.


Erantzunak

kaixo lan bat egin behar dut eta irakurri dudana oso ondo dagoela pentsatzen dut baina..lagun diezadakezu??mesedez oso garrantzitsua da galdera hauei erantzu mesedez: 1.-Zeintzuk dira 2 unibertsitate karrera non emakumezko portzentaia altuena den? 2.- Eta zeintzuk dira biak non gizonezko gehiago dauden? 3.- Zer deritzozu berdinketa planak emakumezkoen kirol praktika hobetzeko? Uste al duzu beharrezkoak direla? Zergatik? Kirolari bekadunei buruz Asturiasen: 4.- Zenbat emakume bekadun daude? Zenbat gizon? 5.- Beka oparoenak, emakumeentzat ala gizonentzak dira? Eta eskasenak? 6.- Uste al duzu irizpide egokiak erabiltzen direla bekak banatzeko? Zergatik? 7.- Azaldu laburki zertan datza diskriminazio positiboa eskerrik asko :)

ainara 2008-06-13 15:54:13

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan