Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-14 -- 1966.zenb

Azaleko partxe batek txertoa indartzen (omen) du

Jabier Agirre


Gripearen kontra, oraingoz txertaketa da daukagun arma bakarra. Baina txaplata edo partxe txiki bat, tirita baten oso antzekoa eta txikiagoa ere izan daitekeena, gripearen kontrako txertoaren laguntzaile bikaina izatera irits daiteke, 65 urtetik gorako pertsonetan, batez ere. Iomai izeneko ikerkuntza enpresa batek AEBetako Gaithersburg hirian partxea garatu eta ikertu ondoren, une honetan gizakietan ari dira probatzen Suitzan, laborategiko animaliekin egindako saiakera eta proba guztiek arrakasta osoa lortu eta gero.

Partxeak ez du, dena den, txertoaren ziztada saihesten. Behin txertaketarekin gripe birus indargetua ziztatu ondoren, ziztada gunearen ondo-ondoan txaplata ezartzen da, eta pixkanaka Escherichia coli izeneko bakteriotik ateratako proteina toxiko bat askatzen du, gaisoaren zelula immuneen artean hedatu eta zabaltzen dena. Era horretan, gorputzaren defentsa sistemek modu gogorragoan erreakzionatzen dute txertoaren birus indargetuaren kontra, gorputzari defentsa hobeak eta gehiago eskainiz.

Orain arte saguetan lortutako emaitzak bikainak izan dira. Laborategiko animaliek txaplatarekin lortutako erantzun immunea txertoa soilik hartu zuten saguena baino askoz ere hobea izan zen ûinfekzioaren kontra diharduten T zelulak 50 aldiz ugariagoak ziren partxea zuten saguetanû. Une honetan konpainia iparramerikarrak gizakiekin egindako proben emaitzak ere oso itxaropentsuak dira. Horrela, konpainiaren aditua den John Clements immunologoak uste du partxe edo txaplata hori bestelako gaixotasun infekziosoak prebenitzen dituzten beste txerto batzuen erantzunak indartzeko ere erabili ahal izango dela berandu baino lehen. Escherichia coli bakterioa lehendik ere ezaguna zen, koadjubante edo gehigarri bezala, baina orain arte gutxi erabiltzen zen, toxikotasun karga handia zuelako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan