Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-11-14 -- 1966.zenb

Aharrausika

Aingeru Epaltza

Ez daki ergatibo bat zuzen paratzen ez erlatibozko esaldi arrunt bat eratzen. Euskaraz ez diozu adituko ateraldi irringarririk, are gutiago sexuaz mintzatzen. Bere kasa, euskarazko libururik, bideorik, joku elektronikorik ûbada halakorik?û ez du hautatuko asteburuko txupitoen eraginpean ere. Alabaina, orduak egiten ditu ikastolan edo institutuan, Izen Sintagmaren eta Aditz Sintagmaren adarretan zintzilikatua, esaldi konpletibo eta adberbioen amaraunean harrapatua, zeniezazkidan eta nintzakezu bezalako arbola ahoskaezinen oihanean galdua. Orduak, bai, aharrausika eta aho zabalka. Gero, duela hogei urteko testu irentsi ezina emanen diete etxeko lan, eten ez dadin asperduraren soka. Curriculum bat baitago, eta hura nahitaez bete beharra.

Iparraldean ez dakit. Hegoaldean alarmak aspalditik piztuak dira: gure gazteena ez da euskara, zapo-euskara baizik, non ez den, bertzerik gabe, erdara. Baina trankil neska-mutilak, errua auzoan da: gizartea, lege eskasak, euskararen etsaien lan maltzurra. Eskolari, ikastolari, dena delakoari, ez zaio noski gehiagorik eskatu behar, aski eta abasto egiten du-eta.

Hamahiru, hamalau, hamabortz, hamasei urtetan, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiak hitzaren besta behar luke izan, baina gazteluko tortura sala bilakatu dute ikasketa planen diseinatzaileek. Gure gazteek begiko zikina nahiago hura baino. Hizkuntzaren barrunbeak irakatsi nahiaren nahian, azal-huts gelditzen ari da babak eltzetik atera behar zizkigun belaunaldiaren euskaltasuna.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan