Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zutikako loa

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1965. alea
2004-11-07
alde 0    kontra 0

Bi armoni bikain adinakoa, laukaina, bizi da gure hariztien azken udazkenetan. Udazkenaren bizitzea beste era batera adi daiteke. Hilabetetako loaldirako prestaketak ezin izan txantxa; badute gozamenerako,ordea.

Amonetan amonak direnen memoria zokoren batean abandonatua zen sena bueltan datorkie haritzei. Fundamentalismoa. Andre eta jabe zirenekoa. Ugaltzearena. Urteak dira -noiztik ote?- geldirik egoten ez dakiten animalia xixtrin horien arteko uso eta gizakientzako adina ia besterik ekoitzi ezin zutela. Gure motozerra ez da kateatuko, baina usoa bai. Hotza aitzaki, elkarri enbarazu eginez denak batera, hegoaldera, beraneatzera doaz, itsusi! zortzi bat milioi! lagunaren hitzetan. Lehen gure hariztiak zituzten eskandinabiar turista hauek dohaineko ostatu. Afari-merienda, loa eta gosaria. Hiru bat dozena ezkur janagatik okitu eta paparra lehertzen ez zaien usotzarren emanak, emanak ezà desdetxak, inkisizioa zabaltzen zuen basoan. Basoko inperioaren nagusi ohiaren hurrengo belaunaldiak bermatuko dituzten ezkur gehienak zirinetarako alajainena! Besterik ez zen entzuten haritzen terralpeko elkarrizketetan: hau da hau mixeriak indarra hartzea! Hau gutxitxo eta usoen peskizan eskopeta alarde zoroa, beruna soina urratzen eta lurra kutsatzen. Baina eskopetakeriatan ibiltzen direnen poxaren bolbora busti egin daà Ameriketatik ekarri zenetik ia laurehun urtetako ikerketen ondoren, oporlekutara joateko energia iturri gisa antigualeko ezkurra baino artoa hobetsi dute usoen alderdi gehienek. Landetako goldeak, eta goldeak, eta goldetako arto sail amaigabeetan nahiko artale txukuna nago, nahi adina eta eskopeta ero bakan batzuk besterik ez. Hariztien gozamena, eta ezkurrak eta ezkurrak zabaltzera eman dira.

Bigarren gozamen bikaina bistakoa dute haritzek. Udaberrian aitatu nizun udako soineko elegantea jantzi aurretik azpikogona berri-berria nola soineratzen zuen pagoak, denen begietara harro. Haritzen barre-eztulen berri jakinagatik, bitsazale. Haritzak baino lehenxeago neguratzen dira, lotaratzen dira pagoak eta soinekoa erantsi eta modaz pasatako azpikogona zaharra berria bailitzan erakutsi behar basoko kabaretean. Haritzak algara mozkorrean, bere uniforme kolonial zatartua lotarako eranzten dutenerako kabareta itxia eta ia denak lo izango direla jakinaren gainean. Denak ez ordeaà

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1964
 
azala1963

1965 zenbakia.
2004ko azaroaren 07a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia