Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-31 -- 1964.zenb

Xabi Borda: «Gauzak neuk bizitzen ditudan eran ematen ahalegindu naiz»

Pilar Iparragirre

Noiz ekin zenion poemak idazteari?

Egunerokotasunak eta egungo gizarteak eta bizimoduak ito egiten naute. Injinerutza ikasten ari naiz, eta horretan hasi nintzenean, bada, hainbeste zenbaki, formula eta ordenagailu kontuekin nekatu bezala sentiturik, denbora librean bestelako gauzak egiten hasi nintzen, batik bat irakurtzen eta idazten. Barruko urduritasunak edo kezkak apaltzeko idatzi nituen nire lehenengo poemak, eta gero lagunei-eta erakusten nizkien. Halako batean Jose Luis Otamendiri erakutsi nizkion, eta nire sorpresarako idazten jarraitzera gonbidatu ninduen. Horrela sortu zen Birika zatiak. Urtebete eman dut poema horiek idazten.

Zer aurkituko du irakurleak zure lehen liburu honetan?
Guztira berrogeita hamasei poema, batzuk laburregiak eta beste batzuk oso laburrak. Banaka-banaka egin nituen poema horiek, era independientean, liburua itxuratzerakoan progresio baten arabera ordenatu eta antolatu baditut ere.

Horregatik agertzen al dira bost ataletan banaturik?
Bai. Gai aldetik ez dut uste berrikuntzarik dakardanik., beti ibili izan diren gaiak eta gogoetak daude liburuan. Maitasuna izan liteke gai nagusia ûmaitasuna edo elkarren ondora bildu beharraû, eta, horrekin batera, bakardadea. Betiko maitasun idiliko horretatik aldentzen eta gauzak neuk bizitzen ditudan eran ematen ahalegindu naiz. Horregatik, maitasunarekin lotuta distantzia agertzen da ûnola askotan elkarren beharra baldin badugu ere, hainbat arrazoirengatik ezin hurbil gaitezkeenû eta horien guztien gainean, denbora eta heriotza.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan