Potxa garbiak
Hasier Etxeberria / David De Jorge
Osagaiak:
l800 gramo potxa zuri, aletuak
lomate heldu bat
lPiper berde bat
Tipulin bat, bitan egina
2 koilarakada handi oliba olio birjina estra
Ura
Gatza
Ongi garbitu ondoren, eltzean ipiniko ditugu potxak. Ur hotzez estaliko ditugu ondoren, bi hatz gainetik. Olio gordina erantsiko dugu ondoren eta haren ondoan gatza, ximiko bat, tipulina bitan egina, piper berde garbia eta hazirik gabea eta tomatea, osoak biak ere. Estali eta su eztitan jarriko dugu eltzea.
Garrantzitsua da borborka hasi arteraino gutxienez 25 minutu igaro izatea; halatan, irakinaldia hasi eta ezti-ezti eutsi ahal izango zaio berotasun horri beste 25/35 minutuan.
Azalean eratuko diren aparrak eta lohiak kenduko ditugu aldiro-aldiro bitsadera batez. Garrantzitsua da irakinaldian gorabeherarik ez izatea aleak ezti eta berdin egos daitezen, lehertu eta larrutu egin ez daitezen.
Denbora-tarte horren ondoan, barazkiak ûtipulina, piperra eta tomateaû eltzetik atera eta irabiagailuaren ontzian irauliko ditugu, egosariko salda apur batekin. Indar gorenean eragingo diogu irabiagailuari. Iragazkitik pasatuta erantsiko diogu salda hori dagoeneko egosirik dauzkagun potxei. Su eztitan edukiko dugu guztia beste 15 minutuan, itxuraz lodi dadin. Gatza neurtu eta zerbitzatu.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.