Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-31 -- 1964.zenb

artikulu nagusira itzuli
Sopeņa, 200 urteko artadiaren sekretua

Artaditik ordu eta erdiko ibilbidea egin daiteke. Bidean, gainera, bestelako zuhaitzak ere badaude, eta ezagutzen ikasteko, izendatuta topatuko ditugu. Txutxumutxu modura aitortuko dizuegu, sasoia denean perretxikotara joateko paraje zoragarria dela, baina sekretu hau, zuen eta nire artean geratu dadila. Armaņoneko parke natural izendatzeari esker, Sopeņako artadia babesgunerik garrantzitsuena izango da. Artadia ikusgarria da. 200 urte baino gehiagoko zuhaitzak daude. Mediterranear erako artadia da eta Kantauri itsasaldean dagoen mota honetako artadi bakarra da. Zuhaitz ikusgarriak daude eta pare bat hektarea ditu. Bertan, gainera, mikroklima berezia garatu dela diote: uda aldean bisitatuz gero, beste lekuetan baino giro freskoagoa izaten da eta neguan, berriz, epelagoa. Adituek diotenez, tenperatura orekatzea lortu da artadian.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan