2004-10-31 -- 1964.zenb
Justina Aldalur (Aia, 1922). Moja klaratarra da hamazazpi urte zituenetik. 37 urte egin zituen Zarauzko komentuan eta 25 Urduņakoan. Gasteizen da orain hiruzpalau urtez gero, Andra Mari Zuritik bertara. Bertsozalea da txikitandik, San Joseren bertsoak eta Santa Genobeba Brabantekoarenak Zialtzetako sukaldean gurasoei kantatzen zizkienetik. Bertso jartzen hasi zen eta "harrokeria da hori" esanda moztu zizkioten hegoak aldi batean. Gero, zenbait bertso jarri zituen Arantzazu aldizkarian, Aita Villasantek eskatuta. Orain bost urte, berriz, Ama Birjiņaren bizitza izeneko liburua kaleratu zuen. 1.532 bertso, Auspoa bildumako sortarik handiena, klausurako klaratar txikiak eginak. Elkarrizketa egitera komentura jo eta zortzi orrialdetxo bete ekarri dizkigu, eskuz idatzirik, autobiografia zoragarria eginez...
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa