Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-31 -- 1964.zenb

Luis Alberto Aranberri 'amatiņo'

Navaleko ontziolek enpresa publiko espainiarra izaten jarrai dezaten nahi omen dute bertako langileek eta euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritza nahiz Bizkaiko Foru Aldundia izan. Horrela adierazi dute, behintzat, sindikatu guztiek, Ana Agirre Industria Sailburuak eta Iņigo Urkullu Bizkai Buru Batzarreko lehendakari jeltzaleak.
Horrelako jarreraren aurrean zenbaitek pentsa lezake normala dela langileek funtzionari nahi izatea eta ez dela batere normala Eusko Alderdi Jeltzaleak Madrilgo Gobernuaren aldeko apustua egitea. Baina, itxurak horrela iruditu arren, kontua ez da hori. Langileek ez dute publikotasuna eskatzen funtzionari-sindromea dutelako eta EAJk ez du Estatuaren jabegoa aldarrikatzen noraezean ari delako. Arazoa besterik da.
Batzuok eta besteok dakite ontziolen negozioa ez dela gaur egun merkatu garbian erabakitzen. Batzuok eta besteok dakite, inork komunikabideetan esan ez arren, Estatuak badituela beste inork ez dituen "arrazoiak" energia-hornitzaile enpresek euren itsasontzi handiak ontziola publikoetan egin ditzaten.
Bai, libre da itsasontziak Koreako ontzioletan egitea. Baita, segurutik, merkeago ere. Baina ez Koreako ontziolek eta ez hango Gobernuak ez dituzte hemengo argindar eta gas-tarifak erabakitzen.
Tarifak igotzea nahi al duzu? Bapo. Eta bide batez itsasontzitxoren bat enkargatuko bazenit...

hemeroteka

1963. zenbakia | 2004-10-24
1960. zenbakia | 2004-10-03
1957. zenbakia | 2004-09-12
1956. zenbakia | 2004-09-05
1955. zenbakia | 2004-08-01
1952. zenbakia | 2004-07-11
1951. zenbakia | 2004-07-04
1949. zenbakia | 2004-06-20
1948. zenbakia | 2004-06-13
1947. zenbakia | 2004-06-06

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan