Miel Anjel Elustondo
Itxituran eman du bizi osoa. Aian jaioa, Zarautza joan zen moja klaratar, hamazazpi urte beterik zituela. Hogeita hamazazpi urte egin zituen hango komentuan. Gero, Urduńara joatea eskatu zuen. Hogeita bost urtez egon zen Urduńako komentu ederrean, bakean, eta hantxe ondu zuen bere arrastoan jarri gintuen lana: Ama Birjińaren bizitza. 1.532 bertso osatu zituen "gure Jaunak lagunduta" eta, harrezkero, batek baino gehiagok jo du Sor Justina Aldalurrengana: klausurako moja helburu, batzuek; emakume bertsolaria, berriz, beste batzuek. Iragan denborak bizitzeko egokiera izan dute denek ere.
guztia irakurri