Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-31 -- 1964.zenb

artikulu nagusira itzuli
Marcelino Orejaren hilketa

Arrasaten, egun osoan zehar, enpresari eta tradizionalista zenbait atxilotu zituzten, hauen artean Marcelino Oreja enpresaria ûgaur egungo Mayor Orejaren ahaideaû. Madrilen diputatua izan zen, politikari kontserbadoreen artean oso ezaguna, enpresari kristauaren eredua baitzen. "Lege zaharren" eta Estatutuaren defendatzaile sutsua izanagatik, abertzale eskuindarrek ere estimatzen zuten. Arrasateko langileen artean ordea ez zuen horrelako osperik, hauteskunde kanpainetan langile errepublikarren kontra jaurtitzen zituen esaldi gogorrengatik ezagunagoa zen, honela esan omen zuen behin: "à Errepublikar batek nire lantegiko lurra zapaldu baino lehenago, belarra jan beharko du. Nire etxean ez dago ogirik ezta lanik ere hauentzako."



Gasteiztik bidalitako infanteria tropak Arrasaten sartzear zirela, iraultzaileek politikari tradizionalista hil zuten, Ricardo Azkoaga enpresa administrariarekin batera. Hilketa honek eragin handia izan zuen, iraultza osteko errepresioa areagotu baitzuen; egun batzuen buruan, Orejaren ustezko hiltzaileetako baten zerraldoa aurkitu zen inguruko zoko batean.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan