2004-10-24 -- 1963.zenb
Duela berrogeita hamar urte hamabi bat talde ziren. Herri bateko talde batek obra bi aldiz jokatzen zuen; orotara, hogeita lau saio eskaintzen ziren. Xirrixti-Mirrixti eta Bordazuri taldeak, amateurrak izan arren profesionalen gisara hasi ziren. Emanaldiak herriz herri ematen hasi ziren, Xirrixti-Mirrixti gerrenean plat obra hogeita lau aldiz jokatu zuten. Orduan taldeak murriztuz joan ziren baina emanaldiak emendatuz. Gaur egun berriz, Armendaritze eta Banka herriko taldeak lehenagoko moldean ari dira, antzerkia prestatu, bi aldiz eman eta kito. Egia da, gauza handiak eginak dira Eusko Jaurlaritzaren Antzerti eskolaren bitartez, Azpeitiko Antzerki Jaialdia eta Deban egiten den euskarazko festibalaren bitartez, Iparraldean Galarrotsak ere ziren. Ez dut pesimista izan nahi, baina ia-ia ez dago talde amateurrik.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa