2004-10-24 -- 1963.zenb
Antxieta taldeak hogei urte luze bete eta desagertu ondoren, Lakrikun taldeak Antxietaren segida hartu zuen. Lakrikunek betetzen du herri antzerkiaren zeregina Azpeitian. Gure taldeak hamar urte daramatza, baina esango nuke ez dagoelako ez azpiegiturarik ez laguntzarik. Ez dut esango etsituta gaudela, baina ezin dut ukatu egoera larria dela. Duela bost bat urte, gure taldeak, amateurra izanik ere, hamazazpi emanaldi eman zituen urte betean, gaur egun, obra berriekin, ez gara zortzi emanaldi eskaintzera iristen. Eta arazoa ez da honezkero beste herrietan ez gaituztela ulertzen. Gaur egun, gure taldeak ez du Azpeitiko hizkera erabiltzen, Azpeitian ez bada, txisteren bat edo egiteko, guk badakigu gure euskalkia noiz erabili eta noiz ez.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa