Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-24 -- 1963.zenb

Hitz Bitan

Katixa Garate

Xalbadorren Odolaren mintzoa liburuaren hirugarren argitalpena karrikaratu dute. Deiadarra elkarte sortu berriak Xalbador Eguna antolatu du bertsolariak utzitako altxorra gordetzearren. Urepelen egingo dute azaroaren 7an eta urteroko zita bilaka dadin nahi dute.

Asun Goikoetxeak azken hamarkadan egindako artelanak ikus daitezke Nafarroako Museoan (Iruņea), azaroaren 14a arte. Lunaritas izeneko erakusketan paper heliografikoaren gainean egindako hogeita hamar koadro eta bi kaiera bildu ditu pintore iruņearrak.

Moare eta Amarauma taldeek Gau bakar bat dantza ikuskizuna estreinatuko dute Irungo Amaia antzokian, hilaren 24an. Ixiar Rozas da testuaren egilea eta laster argitaratuko du.

Iban Zalduak Itzalak liburua plazaratu du Erein argitaletxearekin. Laugarren ipuin liburua du honako hau.

Maialen Errotabehere kantari gazte baina eskarmentudunak estraineko diskoa plazaratu du: Nere mundua (Agorila).

Ortzadar Euskal Folklore Taldearen hogeita hamargarren urteurrena da aurtengoa. Hori ospatzeko, jaia egingo du larunbatean (hilak 23) Iruņean.

Garik bakarkako hirugarren lana erditu du Elkarrekin: O-tik. Jon Benito, Jon Maia, Bernando Atxaga, Kepa Murua nahiz Garik idatzitako letrak dituzte diskoan jasotako hamaika abestiek.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan