Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-24 -- 1963.zenb

Joxerra Garzia

Laxaro Azkuneri Herri Irratiko bere lana utzi arazi diotela jakin nuen egun bereko Berrian elkarrizketa egiten zioten irrati horretako zuzendari berriari. Herri Irratia Euskal Herriko irrati alternatiboa izatea nahi zuela zioen zuzendariak, 40 urterik gabeko gazte gorbatadunak. Ez nuen lehendik ezagutzen, baina ezagutzen dut "gestore" klase hori, audientziaz eta diru kontuez soilik arduratzen diren "profesional" aseptiko ustekoak. Oker ulertu ez banion, EITBrekiko izan nahi luke alternatiboa, eta horrenbestez "euskal" irratien sailekotzat jotzen zuen berea, nahiz eta irrati horrek euskara diskurtsoan bakarrik hartzen duen aintzat, jardunean gero eta zokoratuagoa agertzen delarik. Eta orain, Laxaro sotora bidalita, euskara ez da noski lehen baino txukunago geratuko Herri Irratiaren barruan.

1993an, Otermin, Amatiņo, Zarraoa eta konpainia ezinago nobleak ni bota eta Hitzetik Hortzera eskaini ziotenean, uko egin zion Laxarok aukera berarentzat eroso horri, Herri Irratia kinka larrian zegoela-eta. Ederra ordaina, leialtasun horren truk orain eman diotena. Baina gizalegeak aginduko lukeena alde batera utzita ere, nago enpresarialki ere sekulako hanka sartzea egin dutela Laxaro baztertuta. Ez ditut ezagutzen Herri Irratiaren azken audientzia datuak; are gutxiago enpresaren diru kontuak. Baina irrati hori "saneatu" nahi duten horiek jakin behar lukete Laxaro kentzean sekulako kaltea egin diotela Herri Irratiaren marka-irudiari ere, euskal kutsuan eta sinesgarritasunean. Irrati alternatiboa izan nahi hori are erdaldunago izatean badatza, jakin bezate estrategia horrek entzuleak eman baino kendu gehiago egingo diela seguruena. Bat behintzat galdu dute, eta ez dut uste euskaltzaleen artean bakarra izango naizenik.

hemeroteka

1960. zenbakia | 2004-10-03
1957. zenbakia | 2004-09-12
1956. zenbakia | 2004-09-05
1955. zenbakia | 2004-08-01
1952. zenbakia | 2004-07-11
1951. zenbakia | 2004-07-04
1949. zenbakia | 2004-06-20
1948. zenbakia | 2004-06-13
1947. zenbakia | 2004-06-06
1944. zenbakia | 2004-05-16

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan