Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-17 -- 1962.zenb

«Umeak kartara» aukera daitezke Britainia Handian

Jabier Agirre

Britainiarrak, normalean, Europako gainerako herrialdeetakoak baino aurrerago joan ohi dira gai mediko eta sozialetan. Horrela, Erresuma Batuak ernalkuntzari buruzko bere arautegian zuzenketa bat onartu du, jaio aurretik umeak ia-ia nahierara aukeratu ahal izateko. Horrela esanda, zientzia fikzioa dirudien arren, kontua zera da: HFGA erakundeak ūGiza Emankortasun eta Enbriologiarako Agintaritza Gorenakū baimena eman diela medikuei enbrioiak umetokian ezarri aurretik aukeratzeko, lehen aipatutako erakunde horrek erabakitzeko gaitasuna baitauka Britainia Handian. Eta horrek zer mesede edo onura ekar dezake? Bada, emaile egokirik ez dagoen kasuetan, eta betiere gaixotasun genetiko jakin batzuk saihesteko asmoarekin, ume jaioberriak zelulak eman ahal izango lizkiokeela gaixorik dagoen bere anai-arrebaren bati. Prozedura honen kontra daudenek, sektorerik atzerakoienek, beren protesta agertu dute, eta ume jaioberriak botika bat bailitzan erabiliak izango direla salatu dute. Baina HFGA erakundearen lehendakari den Suzi Leather-ek ondo azaldu duenez, prozedura berria ez da edonola erabiliko, kasu bakoitza zehatz-mehatz aztertu ondoren baizik. Azken finean, ez dira ume horailak, begi-urdinak edo ederrak "sortu" nahi; anai-arreba gaixo bat egonik familian, gurasoek ernaldutako obuluak hautatuko lirateke, eta geneak gaixo dagoen umearekin bateragarriak direla egiaztatu ondoren, jaioberriaren orno-muinetik edo baita zilborrestetik ere zelula batzuk hartuko lirateke, gero tratamenduan erabiltzeko. AEBetan bost ume osasuntsu jaiotzea lortu da, eta Diamond-Blackfan-en anemiak jota zegoen ume batek bere anai-arreba jaioberriarengandik inplante bat jaso du.
Gure artean, beste kontu askotan bezala, gauzak motelago doaz, baina era horretako dekreturen bat onartu bezain laster, bikote askok aprobetxatuko lukete bide hori, beren seme-alaben mesederako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan